[Librezale] X-evian_eu: Egoera
Osoitz Elkorobarrutia
osoitz
Al, Abe 22, 11:12:12, CET 2003
Aupa jende,
Asteburu neketsu hau eta gero (harrigarria da dena egun berean pilatzeko
daukadan gaitasuna), pasadan astean bidali behar nuen mezutxoa idatziko dut.
Ostegunean Jordi eta biok Metaboliken ibili ginen, euren asanbladan,
baina gai nagusia X-evian izan zen. Finanziatutako 10.000 kopia hoiekin
zeuden arazo etikoak gainditu ziren, nola? X-evian aurrera zioala
laguntzarekin ala laguntzarik gabe eta tresna politikoa izango zela,
laguntzarekin ala laguntzarik gabe. Meta eztabaidatxo bat ere egon zen
politiko eta iraultzailea zer den eztabaidatuz, baina badirudi eztabaida
horretan etorkizunean sakondu egingo dela, zer sartu erabaki behar denean.
Teknikoki berri garrantzitsuenak:
- Knoppix sistematik Metadistros sistemara saltoa egina dago, beraz
abiaratzeko orduan gauza askoz konplexuagoak egin daitezke, leiho
kudeatzailea aukeratu ahal izatea eta hizkuntza lehenetsi gisa euskara
jartzea izan dira Jonek ezarritako lehen berritrasunak.
- X-evian Hactibisten kolektibotik haratago eraman nahi da, beraz
sartuko diren aplikazioak berriz planteatzen da. Mozilla, OpenOffice eta
KDE jada onartuta daude (Arazorik sortzen ez bada behintzat). Euskaraz
zer gehiago dago?
Aurrekoarekin lotuta Tximasen proposamena ezinbestekoa da. Eta nik
txiringoa koordinatzeko hitza eman dudanez niri dagokidala ematen dit,
mesedez lagundu programatzen dakizuenak.
Bide batez, beharrezkoa al da X-evian_eu proiektuarentzat aparteko posta
zerrenda bat? X-evian posta zerrenda erabiliko dugu? ...
Fork zaleak: X-evian Librezale edizioa egitera animatzen bagara (edo
dena delakoa) Jon laguntzeko prest dagoela esan zidan.
Ale, lanera bueltatzen naiz.
Osoitz
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago