[Librezale] X-ebian

Osoitz Elkorobarrutia osoitz
Ast, Abe 18, 10:39:48, CET 2003


Gimp(e)k dio:

>ez dakit zergatik baina beste partizioak ez ditut ikusten, ez windowsenak, ez
>mandrakerenak. Hori zergatik?.
>  
>
/etc/fstab  fitxategia begiratu ezazu. X-evian Knoppixen oinarrituta 
dago, eta konfigurazioa berdin egiten badu berak sortutako 
erabiltzailearentzat konfiguratzen ditu partizioak, ez erabiltzaile 
guztientzat.

>Badut gogoa euskarzkoa ikusteko, jejeje. Gero suposatzen dut instalatzen
>ahal direla programa gehiago. ezta?.
>  
>
Noski, Debian arrunt bat da.

>Ez dakit proiektorako laguntzarik nahi duzuen, baietz suposatzen dut.
>
Ondo suposatuta. Pozgarriena norbanako batek proiektu baten ardura 
hartzen duenean da (Aupa Tximas!).

> Hala bada, interesgarria litzateke zenbait erakundeekin bilera formal bat egitea.
>  
>
Erakundeen arteko bilerak helburu zehatz batekin badira ondo daude.

>Euskal Herriko distribuzio estandarra bihurtzen ahal dugu. guztiok erabiliko duguna.
>
GNU/Linux munduan aukeratu ahal izatea asko baloratzen da. Dena dela 
X-evian handia izateko jaio dela ematen dit.

>Ni CGT/LKN sindikatuan nago eta nahi baduzue, horretaz arduratzen ahal naiz, behintzat
>Nafarroa mailan. Hori bai, mintzaldia eta proiektuaren azalpenak eta helburuak zuetako batek eman beharko luke.
>  
>
Logikoena zuzenean Metabolikeko jendearekin hitzegitea litzateke, 
X-evian proiektuaren gurasoak haiek dira.

X-evian posta zerrendan apuntatzeko: 
https://listas.sindominio.net/mailman/listinfo/x-evian

Osoitz




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago