[Librezale] Re: XFCE

Osoitz Elkorobarrutia osoitz
Ost, Abe 17, 12:35:51, CET 2003


tximas-(e)k esan zuen:

>>eipa!
>>lehenik eskerrik asko, jarri nauk ahal diatena itzultzen, baņa agian zehaztu beharko dugu bakoitzak zer egin, ez egoteko gauza bera bi aldiz egiten. Nik etzekat english-eko maila oso ona egia esan, ta sarrera motxenak itzultzen hasi nauk (asko egin dituk! ;-). agian soluzio bat X lerrotik Y ra banatzen jutea dek.
>>    
>>
Orain arte proiektuen arduraduna itzultzaile nagusia izan da beti, eta 
egia esan ez du zertan horrela izan behar. Sistema ezberdinak bilatzen 
ibili gara, baina beti proposamen tekniko konplexuak medio (CVS, Web 
bidezko itzulpena...)

Agian tresna konplexuetan pentsatu gabe badago lana erraz banatzeko 
modua, hau bururatzen zait.
- Martxan dauden proiektu guztiek izan dezatela arduradun bat
- Lagundu nahi dutenek eska dezatela esaldi kopuru bat (bakoitzaren 
arabera: 20, 200, ...) eta testu arrunt gisa pasatu.
- Arduradunak esaldiak nori eta noiz pasatu dizkion apuntatu. 
(Fitxategia eta lerro zenbakiak nahikoa dira) eta jasotzen dituenean 
itzulpenean integratu.
- Den dena dagoenean Zuzenketa fase bat abiatu planteamendu berdinarekin.

Modu honetan proiektuaren arduradunak ez du marroi osoa jaten. Eta lan 
duplikazioa ere alde batera uzten dugu.

Sistema gustoko? Hobetzeko proposamenik?

Bide batez, Tximas, niri pasatu 50 esaldi. :-)

Osoitz




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago