[Librezale] X-ebian euskaraz
    Osoitz Elkorobarrutia 
    osoitz
       
    Ost, Abe 17, 11:12:30, CET 2003
    
    
  
Erlaitz(e)k dio:
>oraingoz badirudi berde xamar ikusten
>dugula LiveCd propio bat sortzearen ideia...
>
>Dena dela, badirudi taldetxo bat jada honen inguruan lanean hasteko prest
>gaudela, hasi gaitezen ba denon bedeinkazioaren zain egon gabe, ez?
>  
>
Live bat, bi ala hamaika ezberdin ateratzea ez zait inondik inora 
kaltegarria iruditzen denok elkarrekin aurrera egiten badugu.
Burura datozkit orain Debian inguruan sortutako proposamen ezberdinak: 
UserLinux, edo KDE-Debian integrazio proiektuak. Badirudi biak 
bateraezinak direla (batak Gnome eta besteak KDE aukeratu duelako), 
baina azkenean bi proiektuek argi duten gauza bat dago: biak direla 
Debian proiektuan oinarritutakoak eta biek sortutakoa Debian proiektura 
aportatzeko asmoarekin egingo dute lan.
Mugimendu integratzaile hau apurka aurrera doa, eta OpenOffice eta 
Mozilla KDE-n hobeto integratzeko ahaleginak ere badaude... argi dago 
proiektu ezberdinak bultzatuta ere elkarrekin hobeto egiten dela lan.
http://tira.escomposlinux.org/ecol-07.gif
Osoitz
    
    
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago