[Librezale] X-ebian euskaraz
Erlaitz
zerrendak
Ost, Abe 17, 09:02:09, CET 2003
Ni ere Rakentzek aipatzen duenarekin bat nator.
X-Evian EHn sortutako proiektua denez, ahalegin berezi bat egin beharko
genukela uste dut hau euskaratzen. Honez gain euskarazko LiveCD bat sortu
nahi badugu, X-Evianen taldearekin elkarlanean aritzen garen neurrian
esperientzia hartzen joango gara ze oraingoz badirudi berde xamar ikusten
dugula LiveCd propio bat sortzearen ideia...
Dena dela, badirudi taldetxo bat jada honen inguruan lanean hasteko prest
gaudela, hasi gaitezen ba denon bedeinkazioaren zain egon gabe, ez?
> Gimp(e)k dio:
>> Hiru hizkuntzetan ateratzen CD bat planteatzen da. Nik uste gure
>> helburua CD euskalduna izatea dela ez?
>>
> Pentsatzen det hau Jordiren aurreko aipamena dela.
>
> Niri euskeraz jartzeko aukera dagoen bitartean oso ondo iruditzen zait
> gazteleraz, inglesez edo griegoz jarri ahal izatea ere.
>
>> Kaixo.
>>
> Apa!
>
>> Gauza pare bat X-ebiani buruz. Ni, pare bat aldiz saiatu naiz
>> instalatzen eta ezin izan dut, beraz oraindik ezin izan dut ikusi.
>> Euskaraz egoteagatik ez da errazagoa izanen, beraz, hor lehenbiziko
>> arazoa ikusten dut. Zenbat euskaldun gara? Zenbat ordenagailuaren
>> munduan? Eta linuxen? Eta informatikan adituak?. Orain atera kontuak
>> norentzat izanen den X-ebian euskaraz.
>
> Ni istalatzen ez naiz saiatu oraindik eta horretan pixkat berde zegoela
> aipatu zuen Jonek. Baina live-cd bat baino gauza errezagorik! sartu ta
> listo, hori probatu dut eta neri dena jartzen dit primeran, ezer egin
> gabe eskanerrak ere funtzionatzen dit (inoiz pasa ez zaidana). Hobetzeko
> gauza asko izango ditu, baina alde horretatik nahiko bide honetik doala
> uste dut xevian.
>
>>
>> Bigarren arazoa: X-ebian euskara hutsez. Ongi legoke baina oso mugatua
>> izanen zen. Hots, erabiltzaile bat baino gehiago baldin badago eta
>> baten bat ez bada euskalduna (ez da oso egoera arraroa, ez?) orduan ze
>> aukera dugu? Bi linux ezberdin instalatzea o zer?
>>
> Lehenago aipatutakoa, euskarazko aukera badago...
>
>> Hirugarren arazoa: askatasuna edo euskaratasuna? Zer da hoberena
>> zerbait euskaraz eta libre ez dagoenean? Libre eta erdaraz edo
>> pribatua eta euskaraz?. Nire ustetan egokiena librea hartzea da eta
>> ahal denean euskaratu. Zer uste duzue?.
>>
> Mac-os-en arazoarekin garbi geratu da librearen aldeko apostua zergaitik
> den beharrezkoa.
>
>> Laugarren arazoa. Nik mandrake erabiltzen dut. Badu aukera bat
>> euskaraz izateko, baina hori aukeratzen badut, gehiena engelesaz
>> agertzen zait. Ondorioa, gaztelaniaz aukeratu. Hori ere kontutan hartu
>> behar da.
>>
> Ez da inglesa ikasteko modu txarra...edo euskeraketa bukatzeko bultzada.
>
>> Hau dela eta, hona hemen nire proposamena. Bai X-ebian, bai edozein
>> distribuzioa, zergatik ez bat guk egina? Bederen euskaraz zein
>> gaztelaniaz aukeran izan behar da. Instalatzeko erraza, ahalik eta
>> errezena, mandrakeren moduan ongi dago. Eta euskaraz ez duguna,
>> gaztelaniaz sartu batere arazorik gabe. Denborarekin euskaratuko da.
>>
> Zure argumentu bera erabiliko det; zenbat gara muxutruk lan hauek
> hartzeko prest gauden euskaldun linux-zaleak? eta distribuzio bat
> hutsetik sortzeko gai direnak?
> Ez da kurpilla berriro sortu behar. Xevian badabillen proiektu bat da,
> Bilbon sortua eta nire ustez gure helburuetatik aldentzen ez gaituena.
> Egia da euskeratuta dauden programak onenak ez dauzkala barruan (arina
> izan nahi duelako), baina konpontzeko ideia batzuk azaldu dira. Nere
> ustez beraien esperientziaz baliatu behar garela eta proiektua gurea ere
> egin. Beraiek zer nahi duten argitzen dutenean noski.
>
>> Eta bukatzeko bertze proposamen bat. Linux bat euskaraz nahi dugu,
>> baina gure semealabentzat zer erabiliko dugu? Windowsen jokoak?
>> “Tuxpaint” moduko jokuak oso interesgarriak lirateke sartzea. Haiekin
>> hasi behar dugu, haiek etorkizuna baitira.
>
> Guztiz ados, naiz eta seme-alabak pixkat urruti ikusten ditudan ;)
>>
>> Barkatu hainbertze luzatzeagatik.
>
> Honegatik barkamena eskatu beharko badezu ni santiago bidea hankautzik
> egitera irten beharko naiz oraintxe.
>
>
> Egia esan xevian asko gustatzen zait, programak nahiko ondo aukeratuak
> daudela deritzot, arina, itxurosoa eta erabilgarria.
>
> Ayo.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago