[Librezale] X-ebian euskaraz
rakentz
rakentz
Ost, Abe 17, 02:28:09, CET 2003
Gimp(e)k dio:
> Hiru hizkuntzetan ateratzen CD bat planteatzen da. Nik uste gure
> helburua CD euskalduna izatea dela ez?
>
Pentsatzen det hau Jordiren aurreko aipamena dela.
Niri euskeraz jartzeko aukera dagoen bitartean oso ondo iruditzen zait
gazteleraz, inglesez edo griegoz jarri ahal izatea ere.
> Kaixo.
>
Apa!
> Gauza pare bat X-ebiani buruz. Ni, pare bat aldiz saiatu naiz instalatzen
> eta ezin izan dut, beraz oraindik ezin izan dut ikusi. Euskaraz egoteagatik
> ez da errazagoa izanen, beraz, hor lehenbiziko arazoa ikusten dut. Zenbat
> euskaldun gara? Zenbat ordenagailuaren munduan? Eta linuxen? Eta
> informatikan adituak?. Orain atera kontuak norentzat izanen den X-ebian
> euskaraz.
Ni istalatzen ez naiz saiatu oraindik eta horretan pixkat berde zegoela
aipatu zuen Jonek. Baina live-cd bat baino gauza errezagorik! sartu ta
listo, hori probatu dut eta neri dena jartzen dit primeran, ezer egin
gabe eskanerrak ere funtzionatzen dit (inoiz pasa ez zaidana). Hobetzeko
gauza asko izango ditu, baina alde horretatik nahiko bide honetik doala
uste dut xevian.
>
> Bigarren arazoa: X-ebian euskara hutsez. Ongi legoke baina oso mugatua
> izanen zen. Hots, erabiltzaile bat baino gehiago baldin badago eta baten bat
> ez bada euskalduna (ez da oso egoera arraroa, ez?) orduan ze aukera dugu? Bi
> linux ezberdin instalatzea o zer?
>
Lehenago aipatutakoa, euskarazko aukera badago...
> Hirugarren arazoa: askatasuna edo euskaratasuna? Zer da hoberena zerbait
> euskaraz eta libre ez dagoenean? Libre eta erdaraz edo pribatua eta
> euskaraz?. Nire ustetan egokiena librea hartzea da eta ahal denean
> euskaratu. Zer uste duzue?.
>
Mac-os-en arazoarekin garbi geratu da librearen aldeko apostua zergaitik
den beharrezkoa.
> Laugarren arazoa. Nik mandrake erabiltzen dut. Badu aukera bat euskaraz
> izateko, baina hori aukeratzen badut, gehiena engelesaz agertzen zait.
> Ondorioa, gaztelaniaz aukeratu. Hori ere kontutan hartu behar da.
>
Ez da inglesa ikasteko modu txarra...edo euskeraketa bukatzeko bultzada.
> Hau dela eta, hona hemen nire proposamena. Bai X-ebian, bai edozein
> distribuzioa, zergatik ez bat guk egina? Bederen euskaraz zein gaztelaniaz
> aukeran izan behar da. Instalatzeko erraza, ahalik eta errezena, mandrakeren
> moduan ongi dago. Eta euskaraz ez duguna, gaztelaniaz sartu batere arazorik
> gabe. Denborarekin euskaratuko da.
>
Zure argumentu bera erabiliko det; zenbat gara muxutruk lan hauek
hartzeko prest gauden euskaldun linux-zaleak? eta distribuzio bat
hutsetik sortzeko gai direnak?
Ez da kurpilla berriro sortu behar. Xevian badabillen proiektu bat da,
Bilbon sortua eta nire ustez gure helburuetatik aldentzen ez gaituena.
Egia da euskeratuta dauden programak onenak ez dauzkala barruan (arina
izan nahi duelako), baina konpontzeko ideia batzuk azaldu dira. Nere
ustez beraien esperientziaz baliatu behar garela eta proiektua gurea ere
egin. Beraiek zer nahi duten argitzen dutenean noski.
> Eta bukatzeko bertze proposamen bat. Linux bat euskaraz nahi dugu, baina
> gure semealabentzat zer erabiliko dugu? Windowsen jokoak? ?Tuxpaint? moduko
> jokuak oso interesgarriak lirateke sartzea. Haiekin hasi behar dugu, haiek
> etorkizuna baitira.
Guztiz ados, naiz eta seme-alabak pixkat urruti ikusten ditudan ;)
>
> Barkatu hainbertze luzatzeagatik.
Honegatik barkamena eskatu beharko badezu ni santiago bidea hankautzik
egitera irten beharko naiz oraintxe.
Egia esan xevian asko gustatzen zait, programak nahiko ondo aukeratuak
daudela deritzot, arina, itxurosoa eta erabilgarria.
Ayo.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago