[Librezale] X-ebian euskaraz
Gimp
gimp
Ost, Abe 17, 01:13:31, CET 2003
Hiru hizkuntzetan ateratzen CD bat planteatzen da. Nik uste gure
helburua CD euskalduna izatea dela ez?
Kaixo.
Gauza pare bat X-ebiani buruz. Ni, pare bat aldiz saiatu naiz instalatzen
eta ezin izan dut, beraz oraindik ezin izan dut ikusi. Euskaraz egoteagatik
ez da errazagoa izanen, beraz, hor lehenbiziko arazoa ikusten dut. Zenbat
euskaldun gara? Zenbat ordenagailuaren munduan? Eta linuxen? Eta
informatikan adituak?. Orain atera kontuak norentzat izanen den X-ebian
euskaraz.
Bigarren arazoa: X-ebian euskara hutsez. Ongi legoke baina oso mugatua
izanen zen. Hots, erabiltzaile bat baino gehiago baldin badago eta baten bat
ez bada euskalduna (ez da oso egoera arraroa, ez?) orduan ze aukera dugu? Bi
linux ezberdin instalatzea o zer?
Hirugarren arazoa: askatasuna edo euskaratasuna? Zer da hoberena zerbait
euskaraz eta libre ez dagoenean? Libre eta erdaraz edo pribatua eta
euskaraz?. Nire ustetan egokiena librea hartzea da eta ahal denean
euskaratu. Zer uste duzue?.
Laugarren arazoa. Nik mandrake erabiltzen dut. Badu aukera bat euskaraz
izateko, baina hori aukeratzen badut, gehiena engelesaz agertzen zait.
Ondorioa, gaztelaniaz aukeratu. Hori ere kontutan hartu behar da.
Hau dela eta, hona hemen nire proposamena. Bai X-ebian, bai edozein
distribuzioa, zergatik ez bat guk egina? Bederen euskaraz zein gaztelaniaz
aukeran izan behar da. Instalatzeko erraza, ahalik eta errezena, mandrakeren
moduan ongi dago. Eta euskaraz ez duguna, gaztelaniaz sartu batere arazorik
gabe. Denborarekin euskaratuko da.
Eta bukatzeko bertze proposamen bat. Linux bat euskaraz nahi dugu, baina
gure semealabentzat zer erabiliko dugu? Windowsen jokoak? “Tuxpaint” moduko
jokuak oso interesgarriak lirateke sartzea. Haiekin hasi behar dugu, haiek
etorkizuna baitira.
Barkatu hainbertze luzatzeagatik.
--
katubeltz
________________________________________________
Kaixo! (http://www.kaixo.com)
Portal de Euskadi - Euskadiko ataria
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago