[Librezale] X-evian Euskaraz
    Osoitz Elkorobarrutia 
    osoitz
       
    Al, Abe 15, 12:59:27, CET 2003
    
    
  
Aupa,
Badirudi Fork bat sortzeko gogoa dagoela, eta pisuzko arrazoia helburuen 
ezberdintasuna litzateke.
Gehien gustatu zaidan planteamendua X-evian-lite eta X-evian-gross izan 
da, gutxienez proiektu biak bateratuta mantentzen dituelako.
Euskara hutsezko banaketa bat ala erabat euskaraz dagoen banaketa 
eleanitz baten artean bigarrena aukeratuko nuke, nire hizkuntz 
eskubideak errespetatzen ditu eta jende gehiagorengana heldu daiteke.
Orain X-evian-en egindako lana etorkizuean fork bat sortzeko oinarria 
izan daiteke helburuak bateraezinak direla ikusten badugu.
Baina nire ustez X-evian gure helburuak lortzeko ate bat ireki digu, orain.
Osoitz
    
    
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago