[Librezale] X-evian Euskaraz

Jordi Blasi jblasi
Al, Abe 15, 12:11:24, CET 2003


Bale, Osoitzek hasita, nik jarraituko dut gogoetarekin:

Printzipioz X-evian proiektua oso polita ematen du. Nik pertsonalki, 
ahal dudan mailan eta ditudan beste liadak usten didaten neurrian 
saiatuko naiz laguntzen. hori bai, momentuz aurrekotasun batzuk ba ditut 
markatuta (KDE berrezuratu, sargera heldu, Thunderbird bukatu...). 
Jordi, negarrik ez. Gutxienez betatester lana egin beharko dut.

Polita izateaz aparte, ba dauka beste balio bat oso garrantzitzua mundu 
teknologiko eta birtual honetan: BA DELA. Ba dago hortik zirkulatzen 
(lortu behar dut portzierto) eta hurrengo bertsioa nola egiteaz hitz 
egiten ari dira.

Osoitz eta biok ostegunean asambladara joango gara. Txopi ere hortik 
egongo da (librezalekidea metaboliken edo metabolikoa librezalen :)). 
Eta agian librezale moduan horretaz zer uste dugun esateko aukera daukagu.

Nik planteamenduari ikusten dizkiodan akatsak botako ditut. Honetaz zer 
uste dugun argi ba daukagu
    - Sarrerako planteamendua ezberdina da. Beraiek hainbat gauza egiten 
dakien militante batentzat da eta agian ordenagailu oso kaskarra duena. 
Ni uste dut atera nahi dugun CDaren destinatarioa ordenagailu flamante 
bat erosi berri du KZren bitartez eta programa politak eta errazak nahi 
ditu esperientzia gutxi duelako. Inprimagailua erraz, modema erraz, word 
erraz, pozta elektronikoa erraz. Publiko horretaz ari gara? X-evian 
horretarako balio al du?  Agian x-evian-lite eta x-evian-grossen egin 
behar ditugu? Nik uste kde, openoffice eta mozilla nahiko garrantzitzuak 
direl horretarako.
    - Hiru hizkuntzetan ateratzen CD bat planteatzen da. Nik uste gure 
helburua CD euskalduna izatea dela ez? Hor fundamentalismo pixka bat 
jarri beharko genukela uste dut.
    - Politikoki lan ezberdinak ematen dute. Debate hau asanbladako 
patxaranean atera zen eta guk ere ikuspuntu ezberdinak ditugu: 
soft-librea lehenik edo euskal soft-a lehenik. Bestela, zergaitik 
onartzen dugu soft propietarioa gure proiektuen artean? (Joxe Kaña!!!).
    - Euskal soft-aren izartxoak (Osoitzen terminologia onartuta) 
kaleratu behar dira.
    - CD txikiegia, konplikatuegia, abstraktoegia, murriztuegia egiten 
ba dugu, gerta liteke jendeak ez onartzea eta atzerapausu bat gertatzea 
("linux forgatu nuen eta ez dut guztoko").

Hori bai, Pik esaten duen moduan elkarlana bi produkto paralelo 
ateratzea eman dezake.

agur,

        jordi

Hori bai,


Osoitz Elkorobarrutia escribió:

> Aupa jende,
>
> Librezaleen komitiba bat Leioako gaztetxea egon ginen X-evian biluzik 
> tailerrean. Printzipioz tailer hau Metabolikoen barne tailer bat zen, 
> baina azkenean Metabolik - Librezale lankidetzarako deialdi batean 
> bihurtu zen.
>
> Jon Latorrek egin zigun txiringoiaren azalpena, X-evian barrituk nola 
> zebilen, zientzuk ziren fitxategi klabeak, berak prestatutako script 
> batzuk erakutsi, eta goiz batean sistema eragile bat nola egin azaldu 
> zigun. Batzuk enteratu eta guzti egin ziren. Kontua da orain 
> Metadistros sistemara pasatu nahi dutela eta momentuan azaldutako asko 
> aldatu behar zirela, beraz ondo enteratu nahi duena egin dezakeen 
> onena: Metadistrosera pasatzen lagundu. Jon hitzegin zuen horren 
> gaineko dokumentazioa prestatzen dabil (atzo gidoi bat zuen).
>
> Horren ostean Xabierrek orain X-evianen kontura Metabolikoei sortu 
> zaien dilema aurkeztu zigun. Detaileetan sartu gabe, X-evianen 
> hurrengo bertsioa ateratzeko diru laguntza bat izan dezakete, horrek 
> 10.000 kopia ateratzea baimenduko lieke. Diru hori benetan behar den, 
> eta onartzekotan nola erabili izan zen eztabaidaren muina.
>
> Kontuak kontu, X-evian potente dabilen banaketa bat da, euskaldun izan 
> nahi duena eta horretarako Librezaleen laguntza eskatzen dute. 
> Bestalde Librezalen epe ertainera live banaketa bat ateratzeko asmoa 
> genuen. Orain arte bi banaketa ezberdinen beharra ikusten zen, helburu 
> ezberdinak genituelako, baina badaude indarrak elkartzearen aldeko 
> argudioak ere:
>
> X-evian-en helburu nagusiak:
> - Publiko nagusia: Hacktibistak (Baina 10.000 kopiekin publiko 
> orokorra ere)
> - Pentium I eta 32MB-rekin Live moduan funtzionatzeko aukera
> - Debian instalazio sistema erraza.
>
> Librezale banaketaren helburuak:
> - Euskaraz dagoena bildu eta munduan banatu.
>
> Non ez gatoz bat? Euskarazko mugimenduaren izarrak (Mozilla, 
> OpenOffice eta KDE) ez dira 32MBdun Pentium batentzat oso egokiak. 
> Bestalde X-evianen izarrak (Cinelerra ondo konpilatuta duen Live 
> bakarra delakoan gaude) ez dira euskal publiko orokorrari gehien 
> interesatzen zaizkionak.
>
> Zer egin daiteke helburuak elkartzeko?
> 1) Cinelerra segurtasun tresnak edo antzekoak bertan egotea 
> euskaltzaleoi ez digu kalterik egiten, nahiz eta ez izan gure 
> lehentasun nagusiak.
> 2) Euskal Izarrak ordenagailu kaxkar batean erabiltzeko egokiak ez 
> badira ez dute zertan Live abiaratzen denean eskuragarri egon, baina 
> aukera eman daiteke instalatzeko orduan hauek ere instalatzeko (deb 
> paketeak CDan sartu eta script bat egitea da.)
>
> Hau da, elkar lanerako gogoa dago, proiektu interesgarri bat esku 
> artean eta ate guztiak zabalik. Bertan geudenak gogoz hartu genuen 
> proposamena eta bertan egon ez zinetenak zer uste duzuen esan beharko, 
> ez? Animo.
>
> Osoitz
>
>
>------------------------------------------------------------------------
>
>_______________________________________________
>Librezale mailing list
>Librezale a bildua librezale.org
>http://librezale.org/mailman/listinfo/librezale_librezale.org
>  
>

-- 
:wq!






Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago