[Librezale] X-evian Euskaraz
^pi^
pi
Al, Abe 15, 11:51:40, CET 2003
Osoitz Elkorobarrutia-(e)k esan zuen:
> Aupa jende,
>
kaixo
> Librezaleen komitiba bat Leioako gaztetxea egon ginen X-evian biluzik
> tailerrean. Printzipioz tailer hau Metabolikoen barne tailer bat zen,
> baina azkenean Metabolik - Librezale lankidetzarako deialdi batean
> bihurtu zen.
>
> Jon Latorrek egin zigun txiringoiaren azalpena, X-evian barrituk nola
> zebilen, zientzuk ziren fitxategi klabeak, berak prestatutako script
> batzuk erakutsi, eta goiz batean sistema eragile bat nola egin azaldu
> zigun. Batzuk enteratu eta guzti egin ziren. Kontua da orain Metadistros
> sistemara pasatu nahi dutela eta momentuan azaldutako asko aldatu behar
> zirela, beraz ondo enteratu nahi duena egin dezakeen onena:
> Metadistrosera pasatzen lagundu. Jon hitzegin zuen horren gaineko
> dokumentazioa prestatzen dabil (atzo gidoi bat zuen).
>
Ez dut uste Knoppix eta metadistro ain ezberdinak direnik, niri komentatu didatenez batetik bestera satoa nahiko erraza da.
> Horren ostean Xabierrek orain X-evianen kontura Metabolikoei sortu zaien
> dilema aurkeztu zigun. Detaileetan sartu gabe, X-evianen hurrengo
> bertsioa ateratzeko diru laguntza bat izan dezakete, horrek 10.000 kopia
> ateratzea baimenduko lieke. Diru hori benetan behar den, eta
> onartzekotan nola erabili izan zen eztabaidaren muina.
>
> Kontuak kontu, X-evian potente dabilen banaketa bat da, euskaldun izan
> nahi duena eta horretarako Librezaleen laguntza eskatzen dute. Bestalde
> Librezalen epe ertainera live banaketa bat ateratzeko asmoa genuen.
> Orain arte bi banaketa ezberdinen beharra ikusten zen, helburu
> ezberdinak genituelako, baina badaude indarrak elkartzearen aldeko
> argudioak ere:
>
> X-evian-en helburu nagusiak:
> - Publiko nagusia: Hacktibistak (Baina 10.000 kopiekin publiko orokorra ere)
> - Pentium I eta 32MB-rekin Live moduan funtzionatzeko aukera
> - Debian instalazio sistema erraza.
>
> Librezale banaketaren helburuak:
> - Euskaraz dagoena bildu eta munduan banatu.
>
> Non ez gatoz bat? Euskarazko mugimenduaren izarrak (Mozilla, OpenOffice
> eta KDE) ez dira 32MBdun Pentium batentzat oso egokiak. Bestalde
> X-evianen izarrak (Cinelerra ondo konpilatuta duen Live bakarra delakoan
> gaude) ez dira euskal publiko orokorrari gehien interesatzen zaizkionak.
Hemen arazo metabolik-ek zer egin nahi duen datza (nire ustetan) eta hori beraiek argitu eta gero artu beharko zen erabakia, Ez zitzaidan argi gelditu metabolikek zer egin nahi duen X-evian-ekin hemendik aurrera. Baina euskaratzearen asuntoan honek ez zuen arazorik sortu beharko. Metabolikek "cd-bizi" bat du x-evian eta laguntza eskatzen du euskaraz jarri nahi duelako.
Ni guztiz ados eta laguntzeko prest (ea arratsean x-evian zerrendan harpidetza egiten dudan).
>
> Zer egin daiteke helburuak elkartzeko?
> 1) Cinelerra segurtasun tresnak edo antzekoak bertan egotea
> euskaltzaleoi ez digu kalterik egiten, nahiz eta ez izan gure lehentasun
> nagusiak.
> 2) Euskal Izarrak ordenagailu kaxkar batean erabiltzeko egokiak ez
> badira ez dute zertan Live abiaratzen denean eskuragarri egon, baina
> aukera eman daiteke instalatzeko orduan hauek ere instalatzeko (deb
> paketeak CDan sartu eta script bat egitea da.)
Beste aukera bat ahazten duzu (nire ustetan), behin isistema oinarria egina dagoela oso erraza da aplikazio diferenteak izango dituen fork bat sortzea (OO mozilla, kde,...) alde teknikoan ez zegok arazorik eta nahiz hori X-evian-eko jendearekin hitz egin beharko zen ez dut uste arazorik sortuko dituenik euskaratzen laguntzen badugu gero oin horretaz baliatzea distribuzio generalistago bat ateratzea.
>
> Hau da, elkar lanerako gogoa dago, proiektu interesgarri bat esku artean
> eta ate guztiak zabalik. Bertan geudenak gogoz hartu genuen proposamena
> eta bertan egon ez zinetenak zer uste duzuen esan beharko, ez? Animo.
>
> Osoitz
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/mailman/listinfo/librezale_librezale.org
--
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago