[Librezale] X-evian Euskaraz

Osoitz Elkorobarrutia osoitz
Al, Abe 15, 10:46:42, CET 2003


Aupa jende,

Librezaleen komitiba bat Leioako gaztetxea egon ginen X-evian biluzik 
tailerrean. Printzipioz tailer hau Metabolikoen barne tailer bat zen, 
baina azkenean Metabolik - Librezale lankidetzarako deialdi batean 
bihurtu zen.

Jon Latorrek egin zigun txiringoiaren azalpena, X-evian barrituk nola 
zebilen, zientzuk ziren fitxategi klabeak, berak prestatutako script 
batzuk erakutsi, eta goiz batean sistema eragile bat nola egin azaldu 
zigun. Batzuk enteratu eta guzti egin ziren. Kontua da orain Metadistros 
sistemara pasatu nahi dutela eta momentuan azaldutako asko aldatu behar 
zirela, beraz ondo enteratu nahi duena egin dezakeen onena: 
Metadistrosera pasatzen lagundu. Jon hitzegin zuen horren gaineko 
dokumentazioa prestatzen dabil (atzo gidoi bat zuen).

Horren ostean Xabierrek orain X-evianen kontura Metabolikoei sortu zaien 
dilema aurkeztu zigun. Detaileetan sartu gabe, X-evianen hurrengo 
bertsioa ateratzeko diru laguntza bat izan dezakete, horrek 10.000 kopia 
ateratzea baimenduko lieke. Diru hori benetan behar den, eta 
onartzekotan nola erabili izan zen eztabaidaren muina.

Kontuak kontu, X-evian potente dabilen banaketa bat da, euskaldun izan 
nahi duena eta horretarako Librezaleen laguntza eskatzen dute. Bestalde 
Librezalen epe ertainera live banaketa bat ateratzeko asmoa genuen. 
Orain arte bi banaketa ezberdinen beharra ikusten zen, helburu 
ezberdinak genituelako, baina badaude indarrak elkartzearen aldeko 
argudioak ere:

X-evian-en helburu nagusiak:
- Publiko nagusia: Hacktibistak (Baina 10.000 kopiekin publiko orokorra ere)
- Pentium I eta 32MB-rekin Live moduan funtzionatzeko aukera
- Debian instalazio sistema erraza.

Librezale banaketaren helburuak:
- Euskaraz dagoena bildu eta munduan banatu.

Non ez gatoz bat? Euskarazko mugimenduaren izarrak (Mozilla, OpenOffice 
eta KDE) ez dira 32MBdun Pentium batentzat oso egokiak. Bestalde 
X-evianen izarrak (Cinelerra ondo konpilatuta duen Live bakarra delakoan 
gaude) ez dira euskal publiko orokorrari gehien interesatzen zaizkionak.

Zer egin daiteke helburuak elkartzeko?
1) Cinelerra segurtasun tresnak edo antzekoak bertan egotea 
euskaltzaleoi ez digu kalterik egiten, nahiz eta ez izan gure lehentasun 
nagusiak.
2) Euskal Izarrak ordenagailu kaxkar batean erabiltzeko egokiak ez 
badira ez dute zertan Live abiaratzen denean eskuragarri egon, baina 
aukera eman daiteke instalatzeko orduan hauek ere instalatzeko (deb 
paketeak CDan sartu eta script bat egitea da.)

Hau da, elkar lanerako gogoa dago, proiektu interesgarri bat esku artean 
eta ate guztiak zabalik. Bertan geudenak gogoz hartu genuen proposamena 
eta bertan egon ez zinetenak zer uste duzuen esan beharko, ez? Animo.

Osoitz




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago