[Librezale] proiektu berri bat
^pi^
pi
As, Abe 2, 12:31:20, CET 2003
tximas-(e)k esan zuen:
> kaixo.
Kaixo
> badira urte batzuk (3) gnu/linux eta soft. librearen munduan murgildu nintzenetik ta komunitateari zerbait aportatzeko intentzioz idazten dizuet.
Hori da bidea :)
> Zorionez, Pequelin (www.pequelin.org) meta-banaketa (live-cd) bat da. Hau haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta dbh 1/2 -rako dago zuzendua. Oso ongi dago: programa/joku didaktiko asko ta onak ditu ta oso xinplea da erabiltzeko.
> Lastima bakarra gazteleraz dagoela da ta hauxe da, hain juxtu, aldatu nahi dudana.
>
> Helburua ikastetxeetarako linux banaketa bat egitea da, oraingoz live-cd bat. Euskaraturiko programak biltzen ari naiz, baina ez dakit nora jo edo norekin hitzegin laguntza esakatu edo informatzeko ea honelako zerbait eginik dagoen.
> Itzulketak egiteko prest nago ta agian jende gehiago lor nezake ;-)
>
Ba dago nahikoa jende azken garaian Euskarazko Live-cd egiteko asmoa adierazi dutenak:
-Metabolik (Leioako gaztetxea): Hauek X-evian hacktibistei zuzendutako live-cd bat dute eta berau ahalik eta gehien euskaratzeko asmoa adierazi digute.
-EHU ikasle talde bat (oraintxe ez dut izena eskura): Hauek ere Euskarazko CD bat egiteko asmoa adierazi dute.
-Librezale taldean ere agertu gara pare bat asunto honetan la egiteko asmoarekin.
> besterik gabe, interesaturik bazaudete edo nora jo dezakedan aholkatu badezakezuete erantzun.
>
Oso interesaturik. Oraingoz egina ez dago ezer (nik dakidanik) baina agian bada momentua honetan asteko.
Gure intentzioa lehenengo aurki genitzaken arazoak aurreikusteko, X-evian proiektuan lanean ari den jendearekin bilkura bat proposatu zen eta haiek gustora egindakoaren hitzaldi bat egin zitekela adierazi ziguren (data eta lekua adostu beharko lirateke).
> mila esker aldez aurretik.
>
Zuri ekeintzagatik
>
>
> pd. iraitz gesalaga naiz, zarauzkoa ta 20 urte ditut.
Ni pi nauk Donostiarra eta dexente zaharragoa :)
--
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago