Debian 7.0 “Wheezy” argitaratu da

2013-07-05

Hilabete asko iraun duten garapenen ostean, Debian proiektua harro sentitzen da bere azken bertsio egonkorra aurkeztean, 7.0 bertsioa, “Wheezy” izenekoa. (gehiago…)

Akademy 2013 Bilbon izango da

2012-10-19

2013. urteko KDE proiektuaren konferentzia, Akademy-a, Bilbon izango da. Ekitaldia uztailaren 13tik 19ra luzatuko da eta Alhondiga eraikina eta Bilboko Ingeneritza Goi Eskola Teknikoa (IGET/ETSI) izango ditu egoitza modura. (gehiago…)

Librezale IPv6 bidez eskuragarri

2011-06-12

Internet ez da atzo goizean asmatutakoa eta maiz garai bateko teknologiak erabiltzen diardugu. Hauxe da IP-aren kasua, Internet Protocol deritzona. 1980 eta 1981. urtean definitu zen IPv4 nolakoa zen, gaur egun erabiltzen dugun protokoloa. Garai haietan edozein pentsamendu global txiki geratzen zen eta IPv4 32 bit-eko helbideekin osatu zuten, hau da, asko jota 4.294.967.296 helbide ezberdin izateko prestatu zen Interneteko protokoloa.
(gehiago…)