Thunderbird 3.1 RC2 prest

Thunderbird 3.1 izango denaren bigarren Release Candidate bertsioa argitaratu berri da.

Thunderbird 3.1 RC2 ez da behin-betikoa, probetarako baizik, beraz kontuz erabili. Probatu nahi duenak eskura ditu euskarazko paketeak GNU/Linux, Windows eta Mac OS X sistemetarako.

Euskarazko bertsioan akatsik topatuz gero eskertuko genuke ohiko kanaletatik jakinaraztea. Geroz eta sistema gehiagotan probatuta, hobe.

Bertsio honek dakartzan nobedadeen artean aipa daitezke:

  • Iragazki bizkorraren barra berria.
  • Migraziorako morroi berria.
  • Gordetako fitxategien kudeatzailea.
  • Interfazeari dagokionez hainbat hobekuntza eta zuzenketa.
  • Hobekuntzak egonkortasunean eta memoriaren eta pasahitzen maneiuan.
  • Thunderbird 2tik bertsio-berritzeko hainbat konponketa.

Dena ondo joanez gero, Thunderbird 3.1en behin betiko bertsioa hilabete honen bukaeran argitaratzea espero da.