WordPress 3.8 ere euskaraz!

Abenduaren 12an argitaratu zen WordPress plataformaren 3.8 bertsioa eta hasiera-hasieratik euskaraz daukagu!

WordPress-en guztiz euskaratutako 3.8 bertsioa argitaratu berri dugu. 3.8 bertsioak hainbat berritasun dakartza (Twenty Fourteen itxura berria, eta abar.), esanguratsuenetako bat kudeaketa interfaze guztiz berritua delarik:

WordPress 3.8ren Pantaila-argazkia

Euskarazko bertsioa hutsetik instalatzeko, deskargatu instalazio paketea (.tar.gz edo .zip formatuetan) kargatu zure zerbitzarira eta jarraitu instalazioaren argibideak.

Dagoeneko WordPress 3.8 instalazio bat baduzu eta euskaraz jarri nahi baduzu jarraitu pausu hauek:

  1. Deskargatu euskarazko itzulpenaren “.mo” fitxategiak hemendik:
    • http://translate.wordpress.org/projects/wp/dev/eu/default/export-translations?format=mo
    • http://translate.wordpress.org/projects/wp/dev/admin/eu/default/export-translations?format=mo
    • http://translate.wordpress.org/projects/wp/dev/admin/network/eu/default/export-translations?format=mo
  2. Kopiatu fitxategiak zure WordPress instalazioaren wp-content/languages karpetan.
  3. Berrizendatu fitxategiak horrela:
    • wp-dev-eu.mo -> eu.mo
    • wp-dev-admin-eu.mo -> admin-eu.mo
    • wp-dev-admin-network-eu-mo -> admin-network-eu.mo
  4. Ireki wp-config.php fitxategia eta WPLANG aukeran ezarri ‘eu’ balioa, horrela:
define('WPLANG', 'eu');

Inolako arazorik edo zalantzarik izanez gero, gure WordPress foroan euskaraz galde dezakezu. Bestela,  WordPress.org-eko foro nagusietara jo dezakezu (ingelesez).

Gozatu software bikain honen bertsio berri batekin!

Itzulpenean lagundu nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin.