Oporretan ere OpenStreetMap mapak hobetu nahi? StreetComplete

Bai ondo oporretan, denboraz arduratu gabe bideetan galtzeko aukera paregabea, eta galtzeko aitzakia ederra ere mugikorrerako StreetComplete aplikazioak ematen diguna: OpenStreetMap mapak hobetzea! (OpenStreetMap Organic Maps edo OsmAnd mapa aplikazio libreek erabiltzen dituzten mapak dira).

StreetComplete aplikazioak erraz erantzuteko moduko erronkak jartzen dizkigu, zein da kale honen izena? Zein bidearen zoladura? Asfaltoa? lurra?…

OpenStreetMap proiektuari ekarpenak egitea guztien eskura jartzeaz gain entretenigarri izateko asmoa du, itzulpenean ikusi daiteke gamifikazioa aztertzen duten aldaketak datozela.

Nola erabili

Kitto, erronkak erantzuteari ekin ahal diozu! Adi, zure erantzunak mapara doaz zuzenean, ez dakizuna ez erantzun. Galdera bat ezkutatzeko eman ezkerreko “beste erantzun bat…” estekari.

Ondo pasa eta bidali postalen bat!

Iruzkin bat

Utzi erantzuna

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>