Firefox 28, multimedia formatu berriak

Firefox nabigatzailearen 28. bertsioa Linux, Mac OS X, Windows eta Android sistema eragileetan eskuragarri dugu Mozilla fundazioa eta lagunen lanari esker.

Bertsio honek dakartzan berritasun interesgarrienak multimediari dagozkio.

Composite-video-cable-300x213


Hasteko, VP9 bideo codec-a natiboki onartzen du jada Firefoxek, codec hau VP8-ren oinordekoa da HTML5-ean bideo codec estandar bat erabiliko al zen eztabaidatzen ari zenenan Apple, Nokia eta Microsoftek lehenesten zuten patentedun h264 horri aurre egiteko Googlek erosi eta askatu zuena.

Aurrekoarekin lotua dago WebM bideo formatua, eta Firefox 29-k Xiph.Org fundazioaren Opus audio formatua onartzen du jada WebM formatuan barna.

Hortaz gain HTML5 bidez bideo eta audio elementuen bolumena kontrolatu ahal izango da orain

Bestalde, SPDY protokoloaren 3. bertsioa ezarrita dagoela eta SPDY/2 bertan behera utzi da, garatzaileei begira egindako hobekuntzak datoz, eta hainbat akats zuzendu dira.

Sakelako bertsioak baditu berezko hobekuntzak ere, besteak beste Estoniar hizkuntza gehitu zaio.

Gehiago jakiteko: http://www.mozilla.org/en-US/mobile/28.0/releasenotes/

Iruzkin bat

Utzi erantzuna

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>