Firefox 27, mamian hobetuz
Firefox nabigatzailearen 27. bertsioa argitaratu du Mozilla Fundazioak, Linux, Windows, Mac eta Android sistema eragileetarako.
Erabiltzaileek nabarmentzeko moduko aldaketak gutxi, mamian dakartza hobekuntzak bertsio honek.
Protokoloen aldetik datoz hobekuntza garrantzitsuenak, enkriptatutako komunikazioa baimentzen duten TLS 1.1 eta TLS 1.2 garraio protokoloak lehenetsita gaitzen ditu Firefoxek orain, eta Web bizkorrago bat lortzeko asmoz Googlek garatutako SPDY 3.1 protokoloa ere onartzen du.
Web garatzaileei zuzendutako hobekuntzak aipatzekoak ere dira, estilo orriak berrezartzeko ‘all:unset‘ CSS araua erabili ahal izango da, Javascrip Araztaileak ofuskatutako kodea txukundu ahal izango du, eta beste hainbat hobekuntza.
Hortaz gain Firefox 27 bertsioak aurreko bertsioetan aurkitutako segurtasun arazoak ere zuzenduta dakartza