Firefox 32 kalean

Linux, Mac, Windows eta Android sistema eragileetarako eskuragarri dagoen, eta euskaraz dakien nabigatzaile librearen azken bertsioa kalean dago.

Berritasunen artean aipagarriena HTTP katxe berria da, urtebete eman dute lanean Mozilla fundazioko lagunek webguneek azkarrago kargatu dezaten: Eskarien lehentasun sistema hobetua, aurreneko bistaratzea atzeratzen zuten oztopoen konponketak, orrien aurrekarga inteligentea… irakurketa interesgarria xehetasun teknikoak jakin nahi dituztenentzat, besteontzat web azkarrago bat.

Memoria kudeaketan ere hobekuntzak dakartza, zabor jasotze berriarekin, eta segurtasun arloan
giltza publikoen egiaztaketarako sistema seguruago bat.

Ohi bezala, garatzaileek ere badituzte opariak zuhaizpean, HTML5 ezaugarri berri ugari baitakartza.

Xehetasun guztiak argitaratze oharretan.