youtube-dl, EITB Nahieran zerbitzutik bideoak deskargatzeko aplikazioa
Aplikazio txiki horren izenak dioen bezala, youtube-dl bideoak Youtubetik deskargatzeko erabiltzen da batik bat, baina EITBren Nahieran zerbitzuko bideoak deskargatzeko ere baliagarria da.
EITB Nahieran 2011n aurkeztu zuten Interneten streaming bidez ikusteko telebista modura. Hasieratik erabiltzaileen partetik izan zuen kexetako bat bideoak ezin deskargatu izatea zen. Duela egun batzuk JosebaG kideak youtube-dl erabil zitekeela aipatu zuen Librezaleren foroan, eta hura nola erabili azaldu zuen. Orain hona ekarri dugu azalpen horren laburpen bat.
Lehenik eta behin, youtube-dl instalatu behar da.
- GNU/Linux sistemetan aski erraza da: sudo apt-get install youtube-dl edo sudo yum install youtube-dl idatzi terminal batean eta zuzenean instalatuko da. Hain “ausartak” ez direnek softwarea instalatzeko erabiltzen duten beste edozein modu erabil dezakete.
- Windows sistemetan urrats pare bat gehiago eman behar da. Joan youtube-dl-ren webgunera, sartu Download atalera, deskargatu Windows.exe fitxategia ordenagailura, eta utziĀ exe fitxategi hori gero gogoratuko duzuen toki batean. Zuzenean exekutatzen da aplikazioa, ez da instalatzen. Hala ere, kontuan izan behar da aplikazioa exekutatzeko, aplikazioa utzi duzuen direktoriora joan beharko duzuela komando-lerrotik.
Honako urratsak eman behar dira Nahieran-etik bideoak deskargatzeko:
- Joan EITB Nahieran webgunera (http://www.eitb.tv/eu/)
- Bilatu deskargatu nahi den bideoa, adibidez Tribuaren Berbak saioaren azken atala, eta hasi ikusten.
- Bideoa martxan dagoenean, nabigatzailearen helbide-barran haren helbidea ikusiko dugu. Guk aukeratutako saioaren kasuan honako hau da:
- http://www.eitb.tv/eu/bideoa/tribuaren-berbak/2832983980001/3229386089001/euskatala/
- Ireki komando-lerroko terminal bat, Windowsen bazaudete joan aplikazioa utzi duzuen direktoriora, eta idatzi:
- youtube-dl http://www.eitb.tv/eu/bideoa/tribuaren-berbak/2832983980001/3229386089001/euskatala/
- Eta kitto, bideoa deskargatzen hasiko da momentu horretan kokatuta gauden direktorioan.
Hurrengo bideoan erabileraren adibide bat erakusten da.
youtube-dl erabiliz bideoak EITB Nahieran zerbitzutik deskargatzea from assar on Vimeo.
Asier Sarasua Garmendia.
9 iruzkin
-
#1 Lima — 2014/03/02 @ 12:06
Errorea ematen dit:
u2@m4xl:~$ youtube-dl http://www.eitb.tv/eu/bideoa/cronicas-de-euskal-herria/2482947063001/2504190716001/699-dias-de-franco-en-san-sebastian/
WARNING: Falling back on generic information extractor.
[generic] : Downloading webpage
[generic] : Extracting information
[generic] Brightcove video detected.
Traceback (most recent call last):
File “/usr/bin/youtube-dl”, line 6, in
youtube_dl.main()
File “/usr/lib/python2.7/dist-packages/youtube_dl/__init__.py”, line 666, in main
_real_main(argv)
File “/usr/lib/python2.7/dist-packages/youtube_dl/__init__.py”, line 650, in _real_main
retcode = ydl.download(all_urls)
File “/usr/lib/python2.7/dist-packages/youtube_dl/YoutubeDL.py”, line 573, in download
videos = self.extract_info(url)
File “/usr/lib/python2.7/dist-packages/youtube_dl/YoutubeDL.py”, line 324, in extract_info
ie_result = ie.extract(url)
File “/usr/lib/python2.7/dist-packages/youtube_dl/extractor/common.py”, line 103, in extract
return self._real_extract(url)
File “/usr/lib/python2.7/dist-packages/youtube_dl/extractor/generic.py”, line 133, in _real_extract
bc_url = BrightcoveIE._build_brighcove_url(m_brightcove.group())
File “/usr/lib/python2.7/dist-packages/youtube_dl/extractor/brightcove.py”, line 26, in _build_brighcove_url
object_doc = xml.etree.ElementTree.fromstring(object_str)
File “/usr/lib/python2.7/xml/etree/ElementTree.py”, line 1300, in XML
parser.feed(text)
File “/usr/lib/python2.7/xml/etree/ElementTree.py”, line 1642, in feed
self._raiseerror(v)
File “/usr/lib/python2.7/xml/etree/ElementTree.py”, line 1506, in _raiseerror
raise err
xml.etree.ElementTree.ParseError: junk after document element: line 23, column 1-
#2 assar — 2014/03/03 @ 17:45
Zure URL horretako bideoa arazorik gabe deskargatu dut.
youtube-dl-ren bertsio berriago bat instalatu beharko duzu, badirudi hurrengo bugarekin lotuta dagoela:
https://github.com/rg3/youtube-dl/issues/1608-
#3 lima — 2014/03/05 @ 10:09
Konponduta:
http://rg3.github.io/youtube-dl/download.html
Terminalean:
sudo wget https://yt-dl.org/downloads/2014.03.04.2/youtube-dl -O /usr/local/bin/youtube-dl
sudo chmod a+x /usr/local/bin/youtube-dl
Eskerrik asko!
-
-
-
#4 Filmak euskaraz | Bihar da berandu — 2014/04/03 @ 11:00
-
#5 Irati — 2015/10/01 @ 10:37
Aupa:
Programazioaz eta komandoekin lan egiten ideiarik izan gabe, errorea ematen dit deskargak:
ERROR: Could not extrat the Brightcove url; http://www.eitb.tv/eu/bideoa/azpimarra–2015-2016/4104874176001/105088/2015-09-29/
[eitb.tv] 105088: Downloading webpage
ERROR…laguntzerik bai modu ulergarri batean egin ahal izateko?
Eskerrik asko. -
#6 Nax — 2015/10/12 @ 14:56
Niri gauza bera gertzen zait…
youtube-dl-ek iada ezin al ditu eitb.tv-ko bideoak deskargatu?
Hau da egiten dudana eta ematen didan emaitza:youtube-dl.exe http://www.eitb.tv/es/video/sorgintxulo/4109346449001/103101/sorgintxulo–2015-10-12-/ –verbose
[debug] System config: []
[debug] User config: []
[debug] Command-line args: [u’http://www.eitb.tv/es/video/sorgintxulo/4109346449001/103101/sorgintxulo–2015-10-12-/’, u’–verbose’]
[debug] Encodings: locale cp1252, fs mbcs, out cp850, pref cp1252
[debug] youtube-dl version 2015.10.12
[debug] Python version 2.7.8 – Windows-7-6.1.7601-SP1
[debug] exe versions: none
[debug] Proxy map: {}
[eitb.tv] 103101: Downloading webpage
ERROR: Could not extract the Brightcove url; please report this issue on https:/
/yt-dl.org/bug . Make sure you are using the latest version; type youtube-dl -U
to update. Be sure to call youtube-dl with the –verbose flag and include its
complete output.
Traceback (most recent call last):
File “youtube_dl\YoutubeDL.pyo”, line 660, in extract_info
File “youtube_dl\extractor\common.pyo”, line 290, in extract
File “youtube_dl\extractor\eitb.pyo”, line 35, in _real_extract
ExtractorError: Could not extract the Brightcove url; please report this issue o
n https://yt-dl.org/bug . Make sure you are using the latest version; type yout
ube-dl -U to update. Be sure to call youtube-dl with the –verbose flag and inc
lude its complete output.Laguntzerik, bai?
Milesker!
-
#7 Asier — 2015/11/01 @ 22:02
-
-
#8 G — 2015/12/10 @ 11:43
-
#9 Jurgi — 2016/12/08 @ 23:54