Firefox 24 eskuragarri dago
Ohiko erritmoari jarraituz Mozilla fundazioak Firefox nabigatzailearen bertsio berri bat argitaratu du, Linux, Mac, Windows eta Android plataformetarako.
Oso gutxi dira mahaigaineko bertsioan erabiltzaileak nabarituko dituen aldaketak, aipagarriena, uneko fitxatik eskumara dauden fitxa guztiak ixteko aukera da, fitxen inguruko irisgarritasun hobekuntzak ere badakartza.
Garatzaileek aurrera zein atzera pausuak nabarituko dituzte, SVG errendatzea hobetu da eta errore kontsola nabigatzaile kontsolara gehitu zaio arazketa lanak errazteko, baina beste aldetik aplikazio edo profilaren direktoriotik kargatutako sherlock fitxategien euskarria kendu da, eta oraingoz W3C Touch gertakarien euskarria desgaitzea erabaki da, nahikotxo konpondu beharra dagoelako.
Andoid bertsioan aldaketa gehiago daude, aipatzekoa da hainbat hizkuntzako paketean suediarra, ingelesa britanikoa eta katalana gehitu dituztela, norabide egokian emandako pausu bat zalantzarik gabe. Hortaz gain WebRTC euskarria lortu du, NFC darabilten sakelakoen artean fitxak elkarbanatu ahal izango dira, Braille euskarria eta bestelako hobekuntzak TalkBack erabiltzaileentzat, eta gau modu bat argi gutxirekin irakurketa errazteko.
Bestalde, Mozillak Windows 8 Metro interfazearekin bateragarria izango den bertsioa 2014ra atzeratzea erabaki du.