Clementine euskaraz
Librezalek Clementine audio erreproduzigailua euskaratu du eta beraz, hurrengo bertsioa euskaraz erabili ahal izango da, osorik. Erreproduzigailu hau Amarok 1.4-ean dago oinarriturik eta musika erreproduzitzeko era erraz eta azkarra izatea du helburu. Plataforma-anitza den aldetik, posible da inolako arazo gabe Unix-motako sistema eragileetan (Mac OS X barne) eta Microsoft Windows-en erabiltzea.
Musika bilduma era erraz batean kudeatzeaz gain, gailu desberdinak kontrolatu daitezke bertatik, hala nola MP3 erreproduzigailuak edo iPod-ak. Sareko jarioak ere entzuteko aukera ematen du bai irratiak, baita Spotify edo Grooveshark moduko zerbitzuetako musika, ordainpeko kontua izanez gero hauetan. Ezaugarrien zerrenda luzeagoa aurkitu daiteke Clementine-ren webgunean.
Hurrengo bertsioari itxaron nahi ez duenak Clementine euskaraz erabiltzeko, eskuragarri du itzulpenak dituen PO fitxategia Transifex webgunean.
On egin!
2 iruzkin
-
#1 Urko — 2012/03/09 @ 12:49
-
Norbaitek Clementine hurrengo bertsioa atera baino lehen euskaraz erabili nahiko balu, argibideak Wikian daude.