Thunderbird 5 kalean da

Mozilla Fundazioaren Thunderbird posta-bezeroak eguneraketa berria jaso du gaur bere 5. bertsioa kaleratuz. Eguneraketa honetan teknologia aldetik azken aldaketak integratu dira eta aurreko bertsioko akats asko konpondu dira.

Thunderbird azkarragoa da orain, Gecko errendatze-motorraren azken bertsioa erabiltzen du eta egindako bestelako aldaketen artean, gehigarrien kudeatzaile berria edo fitxen antolamenduari begira egindako hobekuntzak aipa daitezke.
Informazio gehiago bertsio-oharretan.

Deskargatu Thunderbird 5 euskaraz:

Denboran oinarritutako zikloak

Hemendik aurrera, Firefoxek bezala, denboran oinarritutako garapen- eta argitaratze-zikloak izango ditu Thunderbirdek, Daily, Earlybird eta Thunderbird izeneko kanaletan banatuta.

Utzi erantzuna

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>