Iritsi da Firefox 4

Hilabete luzetako lanaren ondoren gure artean daukagu jada Firefox 4.

Firefoxen interfaze nagusia Windowsen

Firefoxen interfaze nagusia Windowsen.

Nobedade asko ditu bertsio berriak eta aurreko asteetan saiatu gara Librezalen berritasun nagusiak azaltzen: interfazeko aldaketak, funtzionaltasun berriak eta gehitutako azken teknologiak.

Aldi berean, Mozilla Europe webgunean topa ditzakezue euskaraz ezaugarri nagusien zerrenda eta azalpen laburra.

Deskargatu Firefox 4

Deskargatu Firefox 4 euskaraz:

Bertsio berria kaleratzearekin batera, hainbat webgune berezi prestatu ditu Mozillak, deskargen egoera erakusteko, bertsio berria sare sozialetan zabaltzeko edo punta-puntako azken web teknologien demoak erakusteko.

Deskargatu eta gozatu !!

8 iruzkin

Utzi erantzuna

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>