Kalean dira Firefox, Thunderbird eta Calendar berriak

Ohiko sei asteko eguneraketa-zikloaren barruan datoz Firefox eta Thunderbird berriak. Oraingo honetan Calendar ere igo da sei asteko argitaratzeen trenera.

Firefox 9

Bertsio honetarako JavaScript motorraren errendimendua hobetu da batez ere. Apple etxearen OS X Lion sistemetan Firefoxen integrazioa osoagoa da orain, bai itxura aldetik, bai eta nabigatzeko bi hatzen bidezko mugimenduak erabil daitezkeelako.

Garatzaileei begira, JavaScript kodetik erabiltzailearen Do Not Track egoeraren berri jakiteko modua gehitu da. Gogoratu modu hau gaituta dagoenean, nabigatzaileak webguneei esaten diela erabiltzaileak ez duela bere jarraipen edo usnatzerik egiterik nahi.

Onartutako estandarretan hobekuntzak burutu dira, hala nola HTML5, MathML eta CSS estandarretan.

Betiko modura, egonkortasun- eta segurtasun-konponketak ere badaude.

Informazio osoa bertsio-oharretan.

Deskargatu Firefox 9 euskaraz:

Thunderbird 9

Thunderbirden bertsio berriak errendimenduaren inguruko informazioa bidaltzeko aukera ematen du, Firefoxen egiten den modu berean, alegia.

Teklatuaren bidez eranskinak maneiatzea ere hobetu da. Interfazearen aldetik, konponketa eta hobekuntza dezente burutu dira eta Windows erabiltzaileek menu-barra ezkutatzeko aukera daukate orain.

Azkenik, ohiko plataforma-konponketak burutu dira.

Informazio osoa bertsio-oharretan.

Deskargatu Thunderbird 9 euskaraz:

Calendar 1.1

Thunderbirderako egutegi pertsonalak ere eguneraketa berria dakar. Oraingo hau sei asteko eguneraketa-zikloen barruko lehena da. Hortaz, hemendik aurrera Firefox eta Thunderbirdekin batera etorriko da Calendar berria.

Bateragarritasunari begira, xehetasun txiki bat hartu behar da kontuan ordea: Calendarrek ez du bere anaia nagusia jarraituko bertsio-zenbakiei dagokienean. Horrela, datozen bertsioak 1.2, 1.3, 1.4… izango dira. Argi, beraz, Calendar bertsioari dagokion Thunderbird bertsio minimoa izateaz.

Deskargatu Calendar 1.1 euskaraz:

5 iruzkin

Utzi erantzuna

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>