Thunderbird 6 kalean da

Atzo Firefox eta gaur Thunderbird. Mozilla Fundazioaren posta-bezeroak eguneraketa berria jaso du bere 6. bertsioa kaleratuz. Eguneraketa honetan teknologia aldetik azken aldaketak integratu dira eta aurreko bertsioko akatsak konpondu dira.

Thunderbirdek Gecko errendatze-motorraren azken bertsioa erabiltzen du, Windows 7 eta Linux sistemen integrazioa hobetu da eta bestelako konponketa eta segurtasun- eta egonkortasun-eguneraketak ditu.

Informazio gehiago bertsio-oharretan.

Deskargatu Thunderbird 6 euskaraz:

Thunderbird Conversations

GMailek daukan hizketaldien ikuspegia gustuko duzu? Orduan proba ezazu Thunderbirden mezuak ikusteko modua aldatzen duen Thunderbird Conversations gehigarria! Gainera, Ander Elortondoren lanari esker gehigarria euskaraz daukagu.

Deskargatu eta gozatu!!