Firefox 6 kalean da

Aurreko bertsio egonkorra kaleratu eta sei astera, puntual-puntual dator Firefox 6, azken segurtasun- eta egonkortasun-eguneraketak eskaintzeaz gain garatzaileei bide berriak irekiz.

Azken erabiltzaileak ezer gutxi topatuko du berria begien bistan, ez bada guneen identitatea gehiago nabarmentzen dela orain. Helbideak irakurtzeko errazagoak dira eta azkarrago jakin daiteke zein gune ari garen bisitatzen.

Fitxen taldeak edo Panorama erabiliz gero, bestalde, nabigatzailea abiaraztea azkarragoa da orain, uneko fitxen multzoa kargatuko baita bakarrik.

Guneetako baimenak kudeatzerako orduan aukera berria gehitu da: helbide-barran about:permissions idatzita, guneetako baimen konkretuak kudeatzeko aukera sinplea eskaintzen da.

Betiko moduan eta garatzaileei begira, Firefoxen bertsio berri honek ere ezaugarri eta funtzionaltasun berriak dakartza. Honen adibide Web garatzailea izeneko menu berria da: bertan biltzen dira web garatzaileei zuzendutako tresnak eta bestelakoak. Hemen, gainera, JavaScriptekin zirriborroak egiteko editore sinple berria dago (Zirriborroa edo Scratchpad). Web kontsola ere hobetu da halaber.

Ildo teknikoago batean, HTML5eko <progress> elementuaren euskarria gehitu da, ukipen-gertaerekin lan egin daiteke eta WebSocketak berriz ere bueltan dira. Hacks.mozilla.org gunean laburbildu dituzte berrikuntza teknikoak.

Deskargatu Firefox 6 euskaraz:

Aurretik Firefox 5 instalatuta badaukazu, Firefox berrira eguneratzeko nahikoa da ‘Laguntza‘ menuan ‘Firefox(r)i buruz‘ aukeratu eta ‘Aplikatu eguneraketa‘ botoia sakatzea.

Hemendik sei astera, berriz, Firefox 7.

Utzi erantzuna

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>