Chromium nabigatzailea euskaraz
Chromium Google-k sortutako Chrome nabigatzailearen bertsio librea da, GNU/Linux-en, Windows-en zein Mac-en erabil daitekeena. Azken aldian gero eta jende gehiagok erabiltzen du Chrome nabigatzailea, eta gaur egun %10-12 arteko share-a dauka mundu mailan (begiratu hemen eta hemen) nabigatzaileen erabilerari dagokionez.
Chromium-en hasierako itzulpenak Chrome-tik ekarritakoak izan ziren. Nahiz eta Chrome-ren zatirik gehienari lizentzia librea esleitu dioten (hain zuzen, kode horretatik abiatuta garatzen da Chromium), Chrome-ren beraren garapena Google-k esandakoaren arabera egiten da, eta ez da erraza edozein hizkuntza sartzea. Onartutako hizkuntzen artean ez dago oraindik euskara, beraz Chrome ezin da euskaraz erabili. Chromium-en kasuan, berriz, lokalizazio-prozesua mundu guztiari irekitzea erabaki dute, eta itzulpenak Launchpad bidez bideratu dituzte.
Baina orduan, Chromium-erako egin den euskaratzea erabiliko al da Chrome euskaraz jartzeko? Momentuz badirudi ezetz. Lokalizazioak koordinatzen dituen David Planellak dioenagatik:
“Most probably not. Google Chrome and its translations are subject to different QA processes than Chromium and we’re not contemplating this possibility at this time. We are only making those strings either common or specific to Chromium available for translation.”
Chromium euskaraz erabiltzeko (momentuz Ubuntun soilik), erabili PPA hau. Beste GNU/Linux banaketa, Windows eta Mac sistemetara euskara Chromium-en hurrengo bertsioan iritsiko dela espero daiteke.
Chromium euskaratzen lan egin dugunon zerrenda hemen, hemen, hemen eta hemen kontsulta daiteke.
4 iruzkin
-
Kaixo:
Mila esker berria eta lanarengatik.
PPA horretan ikusten dudanaren arabera, bertsioa 10…. da, daily bulid bat beraz bertsioa guztiz esperimentala da ezta?
Nik beta bertsioa erabiltzen dut eta 9.0… bat da. Ez ote da hobe behintzat beta bertsio baten egon arte itxarotea?
Posible al da itzulpen hau beste bertsio batzuetara “pasatzea” “eskuz”? -
#2 assar — 2010/12/27 @ 13:14
@xa2 Begiratzen ari naiz ea euskarazko bertsioa nola erabil daitekeen beste leku batzuetan ahalik eta azkarren (nik erabiltzen dudan Fedoran adibidez), baina orain arte ez dut modurik aurkitu horretarako.
Dena den, hemen jartzen duenagatik, Chromium-en bertsio batetik bestera 6 aste pasatzen dira soilik, beraz ez da askorik itxaron behar. Ubunturi dagokionez, bertsio egonkor hau jasotzeko, erabili PPA hau.
-
#3 Nabigatu euskaraz | Bihar da berandu — 2010/12/31 @ 11:45
-
#4 Zibergela » Ordenagailua euskaratzen — 2011/02/07 @ 21:59
[…] Sistema eragileetan bezala, lizentzia libre edo itxiak dituzten nabigatzaileen egoera oso ezberdina da. Esaterako, Firefox bezalako nabigatzaile ireki baten itzulpena Librezale taldeak hartu zuen bere gain aspaldi eta beti ere, nabigatzaile honen azken bertsioa euskaraz erabiltzeko aukera dugu. Internet Exploreren euskaratzea, sistema eragileetan azaldu den LIP pakete horien baitan dago, eta beti ere, Microsoftek erabakitzen duenaren menpe. Appleren Safari nabigatzailea, arestian aipatu diren arrazoiak medio, ez dago euskaraz jartzerik. Googleren Chrome nabigatzailea ere, ez dago euskaraz jartzerik, baina Chromen oinarritutako Chromium nabigatzaile librea bai. Chromium inguruan, itzultzaile talde bat bildu eta Launchpad plataforma erabiliz, nabigatzaile libre hau euskaratu dute. Xehetasun gehiago hemen. […]