PackageKit euskaraz
PackageKit zenbait GNU/Linux sistematan aplikazioak instalatu eta kudeatzeko erabiltzen den aplikazio bat da. Bere helburu nagusia sistemaz sistema erabiltzen diren tresna grafikoak bateratzea da, denek kit komun bat eduki dezaten.
Normalean ez da komando-lerrotik zuzenean erabiltzen (pkcon bidez egiten da hau), baizik eta haren inguruan eraikitako erabiltzaile-interfazeetako bat erabiliz, esaterako GNOME PackageKit edo KPackageKit erabiliz.
Orain oinarrizko paketea euskaraz erabili ahal dugu, Transifex bidez egindako itzulpenari esker. Momentuz ez GNOMEren ez KDEren interfazeak ez daude euskaraz, beraz, aplikazio hau euskaraz erabiltzeko, terminaletik pkcon erabili behar da.
Itzulpena erabiltzeko, deskargatu PO fitxategia hemendik, eta ondoren jarraitu aurreko mezu batean eman genituen argibideak hizkuntza-paketea instalatzeko.