Kalean da Firefox 4ren garapen bertsio berria

Atzerapen dezenterekin, baina dagoeneko hemen da Firefox 4ren garapeneko bertsio berria, 7. beta, hain zuzen.

Probarako bertsio hau nobedade ugarirekin dator, baina besteren gainetik guztiz nabarmentzekoa JavaScript motor berria da: JägerMonkey. Motor hau eraberrituta dator eta abiadura aldetik egin diren hobekuntzak ikaragarriak dira: bilakaera zuen begiekin ikus dezakezue arewefastyet.com webgunean. Chromeren eta Safariren motorrak ere ageri dira denboran zehar izan duten bilakaera konparatzeko.

Honez gain, webean 3D grafikoekin lan egiteko ahalmena ere gehitu zaio WebGL teknologia erabilita. Funtzionaltasun hau hobeto dabil Windows makinatan, txartel grafikoak eskaintzen duen hardware bidezko azelerazioa erabiliko baitu Firefoxek.

Azken web teknologiak integratzeko lanek ere aurrera darraite eta hemendik aurrera HTML5eko inprimakiak balioztatzeko aukera ere badago.

Gainera, lokalizazioa egunean jarri dugu dugu eta beraz, bertsio honetatik aurrera Firefox 4aren azken bitak euskaraz ere erabiltzeko aukera izango duzue.

Firefoxen etorkizunean partu hartu nahi duzula? Zuk ere lagun dezakezu! Deskargatu probarako bertsioa Mozillaren webgunetik eta emaiguzu zure iritzia. Itzulpen-arazorik topatuz gero, ez egin duda eta jar zaitez gurekin harremanetan.

Iruzkin bat

Utzi erantzuna

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>