Thunderbird 3.1 eta Firefox 3.6.4 kalean dira
Atzo eta gaur artean Mozillaren bi aplikazio nagusienen bertsio berriak ikusi ditugu: batetik pluginak aparteko prozesutan exekutatzen dituen Firefox 3.6.4 eta, bestetik, Thunderbird 3.1, plataformaren eguneraketarekin eta hainbat bug konponduta.
Firefoxen bertsio berria eskuratzeko nahikoa izango da eskainitako eguneraketa onartzea.
Bertsio berri honek plugin-en hutsegiteen aurkako babesa emango digu. Ohikoa izaten da Flash plugin-ak huts egitea eta horrekin batera nabigatzaileak bere funtzionamendua bertan behera uztea. Hemendik aurrera, plugin-ak huts egitean, aparteko prozesuan dagoenez martxan, nabigatzaileak ez du bere jarduna etengo, beraz egonkorragoa izango da.
Thunderbirden kasurako, prest daude euskarazko paketeak GNU/Linux, Windows eta Mac OS X sistemetarako.
Deskargatu eta gozatu !!