Librezale-Teknik

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Librezale-Teknik baterako ideiak

Balizko proiektu teknikoen hilabeteko proiektu, hackatoi edo dena delako baterako ideien bilduma

Webgunearen kodea git-eratzea

Une honetan webguneko pieza guztiak zerbitzarian bizi dira soilik. Duela urte dezente honetan lan egin genuenean lan guztia posta-zerrendaren eta eranskinen bitartez egin genuen. Bukaeran guztia zerbitzarian eskegi zen eta hortik aurrera unean uneko aldaketak zerbitzarian burutu dira.

Hau guztia git biltegi batean antolatzeak bere onurak ditu:

  • Iturburua denon eskura dago, aldaketak eta hobekuntzak edonork proposa ditzake zuzenean.
  • Erabiltzen ditugun osagaien ikuspegi orokorra ematen laguntzen du.
  • Babeskopia ziurtatuta dago.
  • Aldaketen denboran zeharreko traza egin daiteke.
  • Egiteko modu aproposena da™.

Itzulpenen gordelekua

Softcatalaren tresna gurera moldatu

http://librezale.eus/pipermail/librezale/2016-September/006482.html

OsmAnd TTS

OsmAnd aplikazioak ahots bidezko argibideak euskaraz ematea lortu (AhoTTS, Grabatutako ahotsak)

http://librezale.eus/pipermail/librezale/2016-September/006431.html

Soft erabileraren neurria

Indarrak nora bideratu jakiteko, euskaldunok erabiltzen ditugun programen erabileraren neurri bat hartu.

Androiderako ideia:

List My Apps instalatu eta instalatuta dituzun aplikazioen testu zerrenda sortu, nonbaitera bidali (Webguneko formulario bat, Telegram bot bat...), jendeak bidalitako informazioarekin estatistika anonimoak sortu. AlternativeTo.net eta eztabaida bidez ordezko libreak aurkitu, euskarara ekarri edo jada proiekturik badago lagundu.


http://librezale.eus/pipermail/librezale/2016-December/013193.html

Librezale.eus mugikorrean erabiltzeko moldatu

Webgunea mugikorrean erosoagoa izan dadin moldatu https://search.google.com/search-console/mobile-friendly

Mediawikirako lbrzl itxura konpondu

MediaWikiren bertso zaharrago baterako egin zen eta ez da azken bertsioarekin bateragarria.

Trello edo antzeko tresnaren bat erabili

Egitekoa, proiektuak, konpontzekoak bildu eta antolatzeko sistemaren bat behar dugu.

EGINA

labur.eus Firefox gehigarria

PuntuEus Fundazioak Labur.eus aurkeztu du, URL laburtzailea. Halako zerbitzu batek garrasika eskatzen duela Firefox (eta Chrome, eta Android...) plugin bat.

Oinarrizko kodea pasatu zaio Puntueus fundazioari

Anysoft Keyboard Euskarazko zuzentzailea

Anysoft Keyboard Androiderako teklatu libre bat da, gehigarrien bidez hizkuntzak gehitu ahal zaizkio, Euskara gehituz gero ez legoke Euskaraz teklatu pribatiborik erabiltzeko beharrik.