[Librezale] Osmand TTS
    Alexander Gabilondo 
    alexgabi a bildua openmailbox.org
       
    Or, Ira  2, 16:53:01, CEST 2016
    
    
  
Aupa Osoitz eta konpainia,
OsmAnd app librea interesgarria dirudi. Interfazearen lokalizazioa oso 
aurreratua dago -lan ona Osoitz- baina nabigatzailea ez dauka euskarazko 
TTSrik eta erdaraz mintzatzen da. Nik gai honetaz ez daukat ideiarik ere 
baina OsmAnd-en errepositorio honetan 
(http://download.osmand.net/rawindexes/) begiratuta mapen fitxategiak 
eta TTS fitxategiak ageri dira. Hizkuntzen paketeek zer itxura duen 
ikusita (ogg fitxategietan grabatutako ahots-kateak eta -config.p 
fitxategi bat lotzen duena kate bakoitza bere grabazioarekin) badirudi 
egin zitekeela euskarazko TTSa. Beste kontu bat izango zen, behin, 
frogatuta OsmAnd-eko jendeari bidaltzea ofizialtzeko. Egingarria 
iruditzen zaizue?
    
    
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago