[Librezale] Hobeto Matrix Telegram baino (Telegram blokeoa Espainian)

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Lar, Mar 23, 03:32:27, CET 2024


Kaixo:

Dakizuen bezala, Telegram ez da sare libre bat eta horregatik Librezaleren txat taldeak Matrixen ditugu. Jende askok dagoeneko Telegram erabiltzen duenez eta Telegramen bezeroa eta protokoloa libreak direnez (zerbitzariak ez), jende gehiagorengana heltzeko edo txat talde horiek Telegramen ere sortzea eta alde bietako txatak bot batekin lotzea erabaki genuen. Beraz, Librezaleko txatetan Matrixetik eta Telegrametik parte har daiteke, bakoitzak nahiago duena.

Orain arrazoi bat gehiago dago Telegram ordez Matrix erabiltzeko, espainiar estatuan Telegram blokeatuko delako:
https://elpais.com/tecnologia/2024-03-22/el-juez-pedraz-ordena-bloquear-telegram-de-forma-cautelar-a-raiz-de-una-denuncia-de-mediaset-atresmedia-y-movistar-plus.html

Neurri hau ordu gutxi barru hasiko da martxan eta ez dakigu noiz arte iraungo duen. Blokeo honen ondorio guztietan sartu barik, Librezaleko komunikazioei dagokionez, 3 txaten Matrix helbideak gogorarazi nahi ditut:

*Librezale taldea*
Matrix: #librezale:librezale.eus

*Hezkuntzan Librezale taldea*
Matrix: #hezkuntzan-ere-librezale:librezale.eus

*Software libre zalantzak*
Matrix: #SoftwareLibreZalantzak:librezale.eus

Ondo izan,
Txopi.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20240323/86dca0fb/attachment.htm>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago