[Librezale] Hobeto Matrix Telegram baino (Telegram blokeoa Espainian)

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Al, Mar 25, 23:27:46, CET 2024


Kaixo:

Gaur, astelehena, epaile berberak erabaki du *Telegram ez blokeatzea*. Ostiralean neurri "beharrezkoa, egokia eta proportzionala" zela esan zuen, gaur goizean txosten bat eskatu du kasu honetan (Mediaseten salaketa) neurri egokiena zein den erabakitzeko eta arratsaldean erabaki du ez duela Telegram blokeatuko hori egitea "gehiegizko" neurria izango litzatekeelako. Beraz, gaia itxita geratu da.

Informazio gehiago:
https://www.berria.eus/euskal-herria/auzitegi-nazionalak-telegram-blokeatzeko-agindua-eten-du_2122779_102.html

Edonola ere, hari honen izenburuak dioen bezala, Librezaleko txatak zenbat eta gehiagok librea den Matrixetik jarraitu, hobeto.

Ondo izan,
Txopi.

2024(e)ko martxoaren 23(a) 03:32:27 (CET)-(e)an, "Txopi , Librezale-en bidez" <librezale a bildua librezale.eus>-(e)k hau idatzi zuen:
>Kaixo:
>
>Dakizuen bezala, Telegram ez da sare libre bat eta horregatik Librezaleren txat taldeak Matrixen ditugu. Jende askok dagoeneko Telegram erabiltzen duenez eta Telegramen bezeroa eta protokoloa libreak direnez (zerbitzariak ez), jende gehiagorengana heltzeko edo txat talde horiek Telegramen ere sortzea eta alde bietako txatak bot batekin lotzea erabaki genuen. Beraz, Librezaleko txatetan Matrixetik eta Telegrametik parte har daiteke, bakoitzak nahiago duena.
>
>Orain arrazoi bat gehiago dago Telegram ordez Matrix erabiltzeko, espainiar estatuan Telegram blokeatuko delako:
>https://elpais.com/tecnologia/2024-03-22/el-juez-pedraz-ordena-bloquear-telegram-de-forma-cautelar-a-raiz-de-una-denuncia-de-mediaset-atresmedia-y-movistar-plus.html
>
>Neurri hau ordu gutxi barru hasiko da martxan eta ez dakigu noiz arte iraungo duen. Blokeo honen ondorio guztietan sartu barik, Librezaleko komunikazioei dagokionez, 3 txaten Matrix helbideak gogorarazi nahi ditut:
>
>*Librezale taldea*
>Matrix: #librezale:librezale.eus
>
>*Hezkuntzan Librezale taldea*
>Matrix: #hezkuntzan-ere-librezale:librezale.eus
>
>*Software libre zalantzak*
>Matrix: #SoftwareLibreZalantzak:librezale.eus
>
>Ondo izan,
>Txopi.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20240325/2765aabe/attachment.htm>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago