[Librezale] Nextcloud itzulpenaz

Gontzal M. Pujana gontzalpujana a bildua protonmail.com
Lar, Mar 16, 15:34:00, CET 2024


Arratsalde on Mikel,

1. Pena da enpresak komunikazioa eten izana, baina beno, azkenean gertatzen diren gauzak dira eta Librezalek ez zuen dirua nahi berez. Berririk baduzu, esaiguzu mesedez.

2. Ni naiz Thadah ezizenez doana, baina Nextclouden itzulpena (eta itzulpenak orokorrean) alde batera utzita dauzkat tamalez. Hilabete nahiko katolikoak izan dira niretzat lana aldatzeagatik ta beste arrazoi pertsonalengatik. Nextclouden itzulpena momentu honetan nahiko abandonatuta dagoela esango nuke, baina laster itzultzeko ideia daukat.

3. Reviewa egiteko kate gehienak itzulita egon arte itxarongo nuke. Askotan ikusi dut onartuta dagoen itzulpen bat aldatu nahi izatea (igo eta kargatu arteko eztabaida etortzen zait burura) eta ezin izatea aldaketa hauek egiteko baimenak dituena proiektua utzi duelako (berriro, Xabier Aramendiren qBittorrent itzulpen onartuak etortzen zaizkit burura). Agian pertsona gehiagori reviewer baimenak ematea izan daiteke soluzioa. Honek beste arazo batzuk dakartza, itzultzaile batek bere kateak onartzea, adibidez, baina beno, aldatu ezin daitezkeen itzulpenak edukitzea baino hobeagoa iruditzen zait.

Agur bat,
Gontzal Pujana 


-------- Original Message --------
On 24/3/16 08:20, Mikel , Librezale-en bidez <librezale a bildua librezale.eus> wrote:

>  Kaixo guztioi,
>  
>  Gauza batzuk komunikatu eta galdetu nahi ditut:
>  
>  1.- Galizian badago enpresa bat (Librebit - GNU/Linux Experts) software
>  libre zerbitzuak ematen dituena edo. Beraiekin lan egiten du batzuetan
>  Miguel A. Bouzada izeneko galiziera itzultzaileak (itzulpenengatik
>  kobratu ohi duela uste dut). Iaz Miguelek idatzi zigun (Librezaleren
>  topaketaren batean egongo zen, Julen gogoratzen omen zuen), abisatuz
>  EAEko administrazio publikoak Nextcloud dela eta enkargu bat egingo
>  zuela, agian diru bat egongo zela euskara itzulpenerako...
>  Posta-zerrenda honetan pixka bat hitz egin ondoren adostu zen diru
>  publiko hori jasotzeko prest egotea (eta gero norabait donazio gisa
>  bidaliko genuela). Aurrekontu bat eskatu zidaten enpresa horretatik eta
>  bidali nien, baina komunikazioa eten egin zen eta ez da horrelako ezer
>  gauzatu. Beraz, gaia ahaztu dezakegula esateko idazten dut. Nobedaderik
>  balego, komentatuko nuke hemen.
>  
>  2.- Nextcloudeko euskara itzultzaile aktiboena Thadah D. Denyse da gaur
>  egun. Make Irigoienek eta nik erritmo motela daukagu normalean. Kontua
>  da Nextcloud proiektu handia dela eta itzultzeko lerroak handituz
>  doazela: 3,726 lerro itzultzeke une honetan. Ez dut uste Nextcloudek
>  euskara itzulpena abandonatutzat jo eta hizkuntza kentzeko
>  arriskurik-edo dagoenik. Ez zait iruditzen ezta ere Nextcloud erabiltzen
>  dugunean ingeles asko agertzen denik. Baina abisatu nahi nuen lana
>  pilatzen ari dela. Pertsonalki, aspaldi konturatu nintzen ez dudala asko
>  balio bakarkako lan honetarako, erresistentzia gutxi daukat. Saiatuko
>  naiz astero ordu pare bat sartzen, baina abisatu nahi nuen egoera zein
>  den. Norbaitek itzultzen hasi nahi badu, abisatu, uste dut zalantzak
>  komentatuz ni neu ere gehiago aktibatu eta lan gehiago egingo nukeela.
>  Langilea banaiz, baina berritsua lehenengo...
>  
>  3.- Review egin behar zaie kateei Transifex-en, itzuli ondoren. Hau da,
>  ondo itzulita daudela esan eta horrela gero ezin ditu edozein
>  itzultzailek berriro ukitu. Hori egiten hasi nintzen udaran, baina
>  kateak banaka irakurriz, ulertu eta berrikusita bezala uzten nituen. Lan
>  handia da, itzultzea bezainbeste ia. Badago aukera pakete osoak hautatu
>  eta bertako lerro guztiak errebisatuta daudela esateko. Paketeei
>  begiratu orokor bat eman eta hori egiten badiet ondo iruditzen zaizue?
>  Itzulpen maila baloratzeko orduan errebisatuta lerro asko egotea
>  baloratzen dute Nextcloudekoek, uste dut. Gero akatsen bat baldin badago
>  Librezale txat gelan norbaitek abisatzen duenean gustura joaten naiz
>  bilatu eta zuzentzera, hori ez zait hainbeste kostatzen. Edo
>  errebisatzeko lana alde batera utzi eta itzultzeko erabili beharko nuke
>  denbora?
>  
>  Eskerrik asko,
>  
>  Mikelgs
>  _______________________________________________
>  Librezale mailing list
>  Librezale a bildua librezale.eus
>  https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>  


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago