[Librezale] Gaituko ahozko grabazioekin arazoak

Maxixatzen Euskaldunon elkartea maxixatzen a bildua maxixatzen.eus
Ost, Urr 18, 11:37:44, CEST 2023


Egun on librezaleok:

Maxixatzen Euskaldunon Elkarteko langilea naiz, eta egun hauetan
gaitu.eus-ean alta eman eta grabazioak egiten saiatu naiz, baina mikrofonoa
klikatzen dudan aldiro mezu hau agartzen zait: Ezusteko matxura bat izaten
ari gara
error 503
Esaldiak entzun eta balioztatzeko ez daukat inongo arazorik, beraz ez dakit
zergatik ematen didan 503 zenbakidun akatsa.

Laguntzerik bai mesedez? Nahiago baduzue zuen telefonoren bat bidali eta
hots egingo dizuet.

Datozen egunetan herritarrentzat saio irekiak antolatu nahi ditugu, eta ez
da itxura erakutsi behar dienak ezin grabatu ahal izatea.

Eskerrik asko
Julen Garate.
-- 
Maxixatzen Euskaldunon Elkartea
Maxixatzen Herri Komunikabidea
 -----------------------------------------
Nagusia 62ยบ, Azkoitiko kultur etxea (110 postakutxa) / Maxixatzen.eus

*943 85 36 17*

<http://www.maxixatzen.eus/> <http://www.twitter.com/maxixatzen>
<https://www.facebook.com/pages/MAXIXATZEN-EUSKALDUNON-ELKARTEA/342481105223?fref=ts>

*"Ezinbestekoa ez bada, ez imprimitu mezu hau edo honekin batera doazkizun
dokumentuak. Lagundu ingurumena zaintzen, denon ardura da".*

Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa
betez, zure datuak Maxixatzen Euskaldunon Elkarteko fitxategian sartuko
dira, eta egindako eskaerak bideratu ahal izateko zein interesekoa izan
dakizukeen Maxixatzen Euskaldunon Elkarteko informazioa helarazteko baino
ez dira erabiliko. Berauek atzitu, aldatu edo fitxategitik ezabatzeko
idatzi maxixatzen a bildua gmail.com helbidera.
Datuok ez zaizkio sekula beste inori utziko, zuk espresuki horretarako
baimenik eman ezean.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20231018/f1e21144/attachment.htm>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago