[Librezale] Galdera batzuk

Miel Loinaz mloinaz92 a bildua gmail.com
Iga, Ots 12, 16:40:40, CET 2023


Ni naiz Miel Loinaz, Joomlaren euskal itzulpenaz arduratu izan naiz
urteetan. Orain zahartu naiz, utzi dut eta ez dut ordezkorik aurkitu. Nahi
baduzu ardura hori hartu, lagunduko dizut, pasako dizut materiala,
hiztegiak, etab.
Animo!
Miel


Aitor Salaberria , Librezale-en bidez <librezale a bildua librezale.eus> igorleak
hau idatzi zuen (2023 ots. 12, ig. 15:31):

> Kaixo guztioi,
>
> Aitor naiz. Gai batzuk dakartzat komentatzeko.
>
> Kodi itzultzen aritu naiz pixka bat, baina, jakin nahiko nuke ea arduradun
> bat edo norbait horretan lanean ari den. Bestela, nik gusto handiz amaituko
> nuke itzulpena, "kodi-core-kodi-main-eu_es.po" behintzat.
>
> Berdina diot Joomlarekin. Ez dakit Librezalek daraman itzulpena, wikian ez
> dut izendatuta ikusi. Baldin badakizue zerbait jakinarazi iezadazue,
> mesedez. Bestela, ni prest nago arduratzeko. Egia esan, Joomlan dexente
> dago itzultzeko.
>
> Azkenik, FileZilla. Ikusi dut ia %100ean dagoela. Ez badago inor
> itzulpenean lanean, baimena ematen badidazue, amaitzeko prest.
>
> Hori zen guztia.
>
> Igande ona izan dezazuela!
>
> Aitor Salaberria
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20230212/3251a10a/attachment.htm>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago