[Librezale] Galdera batzuk

Aitor Salaberria trslbrr a bildua gmail.com
Iga, Ots 12, 15:30:33, CET 2023


Kaixo guztioi,

Aitor naiz. Gai batzuk dakartzat komentatzeko.

Kodi itzultzen aritu naiz pixka bat, baina, jakin nahiko nuke ea arduradun
bat edo norbait horretan lanean ari den. Bestela, nik gusto handiz amaituko
nuke itzulpena, "kodi-core-kodi-main-eu_es.po" behintzat.

Berdina diot Joomlarekin. Ez dakit Librezalek daraman itzulpena, wikian ez
dut izendatuta ikusi. Baldin badakizue zerbait jakinarazi iezadazue,
mesedez. Bestela, ni prest nago arduratzeko. Egia esan, Joomlan dexente
dago itzultzeko.

Azkenik, FileZilla. Ikusi dut ia %100ean dagoela. Ez badago inor
itzulpenean lanean, baimena ematen badidazue, amaitzeko prest.

Hori zen guztia.

Igande ona izan dezazuela!

Aitor Salaberria
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20230212/365b445f/attachment.htm>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago