[Librezale] Latxa hizkuntza ereduekin probak egiteko gonbidapena

NAIARA PEREZ MIGUEL naiara.perez a bildua ehu.eus
Ast, Api 10, 17:16:31, CEST 2025


Kaixo:
Atsegin handiz gonbidatu nahi zaitugu Latxa euskarazko hizkuntza-ereduaren proba batzuk egitera. Uste dugu Latxa jendartean zabaltzeko prest egon daitekeela, baina hori egin aurretik proba batzuk egin nahi ditugu, eta erakunde jakin batzuen iritzia jaso. Horretarako zure erakundeko pertsona baten emaila eskatuko dizugu, bera izan dadin kontaktua, eta probak egin ondoren atxikitako txostena bete eta guri bueltan bidaltzea.

  *
Parte-hartzaileei aurrerago bidaliko zaie esteka bat eta, horren bidez, apirilaren 14tik maiatzaren 4ra arte (biak barne) egin ahal izango dituzte probak.
  *
Proben helburua eguneroko lanean tresna honek izan ditzakeen erabilerak identifikatzea edo proposatzea da.
  *
Probak honekin batera doan dokumentuan jaso beharko dira ("TXOSTENA"). Merezi du proba batzuk egitea, banan-banan jasota, baina dokumentu bakar batean.
  *
Askoz jota, maiatzaren 5ean, parte-hartzaileek proben dokumentua bidali beharko dute helbide elektroniko honetara (naiara.perez a bildua ehu.eus<mailto:naiara.perez a bildua ehu.eus>).

Izena emateko: zuen datuak bete https://labur.eus/wbvmfdny formularioan, mesedez, apirilaren 12 baino lehen. Ondoren iristen direnak ezin izango dira sartu.
Ariketa hau HPSren GAITU hizkuntza-teknologien ekintza-planeko IKERGAITU proiektuaren baitan kokatzen da eta azken helburua euskararen biziraupen teknologikoa bermatzea eta euskara hizkuntza hegemonikoek duten presentzia-mailatik ahalik eta hurbilen kokatzea da, baita euskararen burujabetza teknologikoari heltzea ere.
Probak egiterakoan kontuan hartu behar da ezin dela dokumenturik igo (testuak bertan itsatsi beharko dira), bertsio honek ez daukala Interneterako sarbiderik (ezin da web-helbiderik aipatu edo Interneteko bilaketarik egin) eta bertsio honen informazioa ez dago guztiz eguneratuta (munduari buruzko ezagutza 2024ko urtarrilera artekoa da). Informazio gehigarria atxikitako "IRAKURRI" dokumentuan aurkituko duzue.
Datu-babesari dagokionez, probetan sartzen diren datuak probak egiteko baino ez dira erabiliko.
Eskerrik asko zuen laguntzagatik. Zalantzarik izanez gero, jarri gurekin harremanetan.

Besterik gabe, agur.

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20250410/2729aa0d/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: latxa_hizkuntza-ereduekin_probak_IRAKURRI.pdf
Mota: application/pdf
Tamaina: 210934 bytes
Azalpena: latxa_hizkuntza-ereduekin_probak_IRAKURRI.pdf
URL : <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20250410/2729aa0d/attachment-0001.pdf>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: latxa_hizkuntza-ereduekin_probak_TXOSTENA.docx
Mota: application/vnd.openxmlformats-officedocument.wordprocessingml.document
Tamaina: 504911 bytes
Azalpena: latxa_hizkuntza-ereduekin_probak_TXOSTENA.docx
URL : <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20250410/2729aa0d/attachment-0001.docx>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago