[Librezale] AKTA Re: Librezale topaketa(k) 2024
mikelgs a bildua ni.eus
mikelgs a bildua ni.eus
Iga, Ira 22, 21:01:08, CEST 2024
Kaixo!
Top-posting eginez idazten dut email hau... hurrengo batean egingo dut
proba behean idazteko!
Joan den asteburuan egin genuen asanblada eta egun batzuk utzi ditugu,
parte hartu genuenok testua fintzeko. Orain akta Wikian jarri dut,
Gorkak proposatu bezala. 10. asanblada izan dela dirudi, halaxe sortu
dut orria eta hemen beheko aldean estekatu
https://librezale.eus/wiki/Asanbladak
Zuzenketaren bat behar badu, egin lasai. Gero ez dakit komeni izaten den
orri hauek ez editatzeko moduan jartzea (ez dut uste inork ekintza
bandalikorik egingo duenik eta historiala gordetzen dela suposatzen
dut).
Gabon!
Mikelgs
2024-09-04 00:11 egunean, Dabid , Librezale-en bidez-(e)k idatzi du:
> Kaixo:
>
> Eskerrik asko, Mikel, guzti hau antolatzeko ahaleginagatik.
>
> - Asanblada ofiziala: Erabat ados nago.
> - Kokapena: Egokiena den lekuan. Elorriora zein Gasteizera pozik
> hurbilduko naiz.
> - Telegram taldea: Ados.
> - Bazkaria: Zuek proposatzen duzuen lekuan. Nire aldetik ez dago
> lehentasun berezirik.
>
> 14an elkartuko gara. Ordura arte.
>
> Ondo izan!
>
> 2/9/24 8:55(e)an, MikelP , Librezale-en bidez igorleak idatzi zuen:
>> Kaixo,
>>
>> Eskerrik asko informazioarengatik, Mikel!
>>
>> - Librezale asanblada ofizial bat izango den: Ni ere ados.
>> - Non? Ez dut arazorik izango ez Elorriora, ez Gasteizera joateko.
>> - Telegram taldea sortzearekin, ados.
>> - Non bazkaldu, noiz hasi...: Nik hasiera ordua 10:30ak aldean jarriko
>> nuke, eta, non bazkaldu... Elorrio ez dut ondo ezagutzen; Gasteiz
>> hobeto.
>>
>> Laster arte!
>>
>> 2024-09-01 16:44 egunean, Txopi , Librezale-en bidez-(e)k idatzi du:
>>> 24/8/31 20:10(e)an, Mikel , Librezale-en bidez igorleak idatzi zuen:
>>>> Kaixo guztioi!
>>>>
>>>> Abuzturako zen tokapeta txikia egin genuen (hemen akta
>>>> <https://lemmy.eus/post/494831> modukoa) eta orain *irailaren 14ko
>>>> saioa* antolatu behar genukeela uste dut (hori da jende gehienek
>>>> galdetegian ahal zuen eguna, hemen
>>>> <https://app.rallly.co/invite/NPxynzMjjHXl> ikus ditzakezue
>>>> erantzunak).
>>>
>>> Kaixo:
>>>
>>> Sentitzen dut baina asteburu horretan bidaia bat daukat. Inkesta bete
>>> nuenean libre nuen baina denbora aurrera joan da eta erabakiak
>>> hartzen joan behar izan dut. Pena. Ez da ezer gertatzen. Hurrengoan
>>> ikusiko gara!
>>>
>>> Ondo izan eta goraintziak guztioi,
>>> Txopi.
>>> _______________________________________________
>>> Librezale mailing list
>>> Librezale a bildua librezale.eus
>>> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.eus
>> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago