[Librezale] Librezale topaketa(k) 2024
Dabid
dabid a bildua laborategia.eus
Ast, Uzt 25, 00:34:09, CEST 2024
Gabon, Mikel eta besteak!
Uste dut ideia bikaina dela. Daten kontua agian konplexuena, batzuk
lanean egon gaitezkeelako, baina aurrera, mesedez!!
Ondo izan.
16/7/24 18:00(e)an, Mikel , Librezale-en bidez igorleak idatzi zuen:
> Kaixo, posta-zerrendan harpidetuta zaudetenoi:
>
> Txat gelan aipatu dut komenigarria iruditzen zaidala Librezale taldeak
> topaketa presentziala(k) antolatzea. Iruditzen zait oso sanoa
> litzatekeela urtean behin, urtero, elkartzeko aukera bat sortzea.
>
> Ez dakit deialdi hau egiteko legitimatuta nagoen, ez baitakit
> taldekidea naizen... ez dut parte hartu asanblada fisiko batean inoiz
> (aurten ez dela egin uste dut). Librezale taldeko kide aktiboak zenbat
> eta nortzuk diren ere ez dakit... eta kide batzuek ere esan izan
> didate ez dakitela. Hori, nahiz eta ez izan munduko problemarik
> handiena, ez zait sintoma ona iruditzen. Horregatik, iruditzen zait
> topaketa presentzialen bidez taldea trinkotu eta komunitateko jendea
> erakar daitekeela, euskal gizartean dauden potentzialak gauzatzea
> ahalbidetuz.
>
> Esaterako: abuztuko azken astean goiz batez elkartzea Gasteizen,
> itzulpen saio kolektibo bat egiteko. Saiatu naiteke ordenagailu gela
> bat lortzen (Saregune-ren lokala, gizartetxe bateko ordenagailu gela,
> ikastetxeren bat...?).
>
> Aitzakia horrekin emaitza oso onuragarriak izan daitezkeela uste dut:
> Librezale komunitateko jendeak elkar ikustea (itzulpen gutxi batzuk
> egiten ditugunok ere bai, nahiz eta taldekide ez sentitu oraingoz),
> egun horretan elkar ezagututa konfidantza bat gelditzen da eta urtean
> zehar idatziz lankidetza gehiago mobilizatu daitezke, e.a.
>
> Gainera iruditzen zait pertsona gazteak eta bereziki emakumeak falta
> direla militantzia arlo honetan. Gizon "gazte izanak" batez ere... :-)
> Zer egin dezakegu hori aldatzeko? Estrategikoa iruditzen zait eta,
> pixkanaka landuz, aukera dago datozen urteetan gauzak hobetzeko:
> taldearen kohesioa, jende kopurua, jendearen profil aniztasuna,
> itzulpenez gain beste...?
>
> Hiruzpalau pertsonak esan dute txat gelan saiatuko liratekeela
> topaketa presentzialera hurbiltzen. Ea hemen erantzun batzuk jasotzen
> ditudan! Nahiz eta ez izan asmorik/aukerarik saio presentzialera
> etortzeko, mesedez eskatzen dizuet zerbait erantzuteko. Batez ere
> Librezale taldeko kide historikoei. Izan ere, legitimitate hori duten
> kideen isiltasunak blokeo egoeran utzi ahal nau.
>
> Ea datozen egunetan elkarrizketa interesgarria sortzen den hemen!
> Saiatuko naiz isilik eusten (kostako zait bai), jendearen mezu batzuk
> jaso arte.
>
> Ondo izan!
>
> Mikelgs
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20240725/1f865f16/attachment.htm>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago