<!DOCTYPE html>
<html>
<head>
<meta http-equiv="Content-Type" content="text/html; charset=UTF-8">
</head>
<body>
<p><span class="form-control-text textarea" role="textbox"
id="translation_box" style="display: block;">Gabon, Mikel eta
besteak!</span></p>
<p><span class="form-control-text textarea" role="textbox"
id="translation_box" style="display: block;">Uste dut ideia
bikaina dela. Daten kontua agian konplexuena, batzuk lanean egon
gaitezkeelako, baina aurrera, mesedez!!<br>
</span></p>
<p><span class="form-control-text textarea" role="textbox"
id="translation_box" style="display: block;">Ondo izan.<br>
</span></p>
<div class="moz-cite-prefix">16/7/24 18:00(e)an, Mikel ,
Librezale-en bidez igorleak idatzi zuen:<br>
</div>
<blockquote type="cite"
cite="mid:acba7cd2427171eaf0109c876f59bc57@ni.eus">Kaixo,
posta-zerrendan harpidetuta zaudetenoi:
<br>
<br>
Txat gelan aipatu dut komenigarria iruditzen zaidala Librezale
taldeak topaketa presentziala(k) antolatzea. Iruditzen zait oso
sanoa litzatekeela urtean behin, urtero, elkartzeko aukera bat
sortzea.
<br>
<br>
Ez dakit deialdi hau egiteko legitimatuta nagoen, ez baitakit
taldekidea naizen... ez dut parte hartu asanblada fisiko batean
inoiz (aurten ez dela egin uste dut). Librezale taldeko kide
aktiboak zenbat eta nortzuk diren ere ez dakit... eta kide batzuek
ere esan izan didate ez dakitela. Hori, nahiz eta ez izan munduko
problemarik handiena, ez zait sintoma ona iruditzen. Horregatik,
iruditzen zait topaketa presentzialen bidez taldea trinkotu eta
komunitateko jendea erakar daitekeela, euskal gizartean dauden
potentzialak gauzatzea ahalbidetuz.
<br>
<br>
Esaterako: abuztuko azken astean goiz batez elkartzea Gasteizen,
itzulpen saio kolektibo bat egiteko. Saiatu naiteke ordenagailu
gela bat lortzen (Saregune-ren lokala, gizartetxe bateko
ordenagailu gela, ikastetxeren bat...?).
<br>
<br>
Aitzakia horrekin emaitza oso onuragarriak izan daitezkeela uste
dut: Librezale komunitateko jendeak elkar ikustea (itzulpen gutxi
batzuk egiten ditugunok ere bai, nahiz eta taldekide ez sentitu
oraingoz), egun horretan elkar ezagututa konfidantza bat gelditzen
da eta urtean zehar idatziz lankidetza gehiago mobilizatu
daitezke, e.a.
<br>
<br>
Gainera iruditzen zait pertsona gazteak eta bereziki emakumeak
falta direla militantzia arlo honetan. Gizon "gazte izanak" batez
ere... :-) Zer egin dezakegu hori aldatzeko? Estrategikoa
iruditzen zait eta, pixkanaka landuz, aukera dago datozen urteetan
gauzak hobetzeko: taldearen kohesioa, jende kopurua, jendearen
profil aniztasuna, itzulpenez gain beste...?
<br>
<br>
Hiruzpalau pertsonak esan dute txat gelan saiatuko liratekeela
topaketa presentzialera hurbiltzen. Ea hemen erantzun batzuk
jasotzen ditudan! Nahiz eta ez izan asmorik/aukerarik saio
presentzialera etortzeko, mesedez eskatzen dizuet zerbait
erantzuteko. Batez ere Librezale taldeko kide historikoei. Izan
ere, legitimitate hori duten kideen isiltasunak blokeo egoeran
utzi ahal nau.
<br>
<br>
Ea datozen egunetan elkarrizketa interesgarria sortzen den hemen!
Saiatuko naiz isilik eusten (kostako zait bai), jendearen mezu
batzuk jaso arte.
<br>
<br>
Ondo izan!
<br>
<br>
Mikelgs
<br>
<br>
_______________________________________________
<br>
Librezale mailing list
<br>
<a class="moz-txt-link-abbreviated" href="mailto:Librezale@librezale.eus">Librezale@librezale.eus</a>
<br>
<a class="moz-txt-link-freetext" href="https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale">https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale</a>
<br>
</blockquote>
</body>
</html>