[Librezale] Librezale topaketa(k) 2024

mikelgs a bildua ni.eus mikelgs a bildua ni.eus
Lar, Abu 31, 20:10:38, CEST 2024


Kaixo guztioi!

Abuzturako zen tokapeta txikia egin genuen (hemen akta [4] modukoa) eta 
orain irailaren 14ko saioa antolatu behar genukeela uste dut (hori da 
jende gehienek galdetegian ahal zuen eguna, hemen [5] ikus ditzakezue 
erantzunak).

Antolaketarako honakoak erabaki behar dira, nire ustez:

- Librezale asanblada ofizial bat izango den. Nigatik bai, besteok ere 
ados? Gai zerrenda bat proposatu nuen pad honetan [6] eta pertsona batek 
egin du ekarpena.
- Non? Elorrion seguru aski espazio bat lortu dezakeela esan zidan atzo 
Ainhoak, nik bezala lehen aldiz horrelako bilera batean parte hartuko 
duen kide bat da. Elorrion ez bada, Gasteizen saiatu naiteke ni, baina 
denborarekin lotzen badugu lasaiago. Elorrion egitearekin ados? Ni bai.
- Koordinaziorako txat gelak dinamikoagoak iruditzen zaizkit, askoz 
erosoagoak. 14an joateko prest gauden guztiok daukagu telegram. Ondo 
iruditzen bazaizue, egun gutxi falta direnean telegram gela batean 
sartuko zaituztet. "Iristen ari naiz", "guk hemen aparkatu dugu" eta 
antzekoak esateko posta-zerrenda ez da erosoa izango eta. (egunen batean 
denok dugunean telegram beharrean aukera libre bat, hori erabiltzea 
hobe, noski).
- Besterik? Hasteko ordua eta non bazkaldu bezalakoak... hartzen ditugun 
erabakiak pad horretan jasota uzten saia gaitezke, ez nahasteko.

Ikasturte hasiera ON!!

Mikelgs

2024-08-15 19:59 egunean, Mikel , Librezale-en bidez-(e)k idatzi du:

> Kaixo berriro, guztioi:
> 
> Gaur bukatzen da topaketa eguna(k) aukeratzeko epea eta hementxe ikus 
> dezakezue nola geratu den: https://app.rallly.co/invite/NPxynzMjjHXl 
> Badira egun batzuk definitu samar geratu zela:
> 
> - Abuztuaren 30ean saio txikia egingo dugu, beraz, Gasteizko Saregune 
> elkartean. Etor daitezkeenekin telegram txat gela bat daukagu eta 
> bertan adostuko dugu datozen egunetan, zer egin nahi dugun saio 
> informal horretan.
> 
> - Irailaren 14an ahal dugu gehienok, eta hori izan daiteke topaketa 
> serioagoa edo Librezale taldearen bilera bat, nahi baduzue. Lekua 
> norbaitek bere herrian lortu badezake, bikain, ahalik eta goizen 
> erreserba eginda hobeto. Bestela, iraileko lehen egunetan Gasteizko 
> lekuren bat erreserbatzen saiatuko naiz. Zer egin ere aurretik adostuko 
> nuke pixka bat (gai zerrenda bat osatuko nuke, nahi baduzue pad honetan 
> idazten hasi gaitezke: 
> https://notas.sindominio.net/p/librezale_irailak_14)
> 
> PD: gogoratu, bestalde, irailaren amaieran Errenterian 
> https://hackmeeting.org/ dagoela baita ere. Ez dakit parte hartzeko 
> izena eman behar den, baina badaezpada ere abisatzen dut, nik ezingo 
> dut joan seguru aski.
> 
> 2024-07-31 22:15 egunean, Mikel , Librezale-en bidez-(e)k idatzi du: 
> Kaixo guztioi!
> 
> Gaur jaso dut emaila Saregune [2 [1]] elkartetik eta konfirmatu didate
> abuztu amaieran posible izango dela beraien lokalean elkartzea (16
> ordenagailu, proiektorea eta arbela dauzkan espazio bat da eta iraila
> baino lehen denez, oraindik hutsik izango dute). Elkarte honekin
> harremana abiatu nahi dudanez, bai edo bai zerbait egingo dut hor.
> Edonola ere, ea jende mordoska bat elkartzeko topaketa eguna
> zehazterik daukagun!
> 
> Hemen duzue galdetegia https://rallly.co/invite/NPxynzMjjHXl
> (abuztuaren 15a da betetzeko azken eguna).
> 
> Zer egin saio horretan... ez du asko axola, ezta? Parte hartuko
> dugunon artean adostuko dugu. Elkartzea bera da helburu nagusia (eta
> horrek dakartzan onurak, ikasturte osorako).
> 
> Abuztu on!!
> 
> Mikelgs
> 
> PD: gaur beste Mikel bati proposatu diot posta-zerrenda honetan izen
> emateko, mezu hau jaso baduzu, nahi baduzu erantzun eta egin zure
> aurkezpentxo bat! (Hitzak aukeratzeko, jakizu emaila publiko geratzen
> dela eta artxiboan [3 [2]] bilatuz edonork irakurri dezakeela gerora 
> ere).
> 
> 2024-07-25 00:09 egunean, Julen Ruiz Aizpuru , Librezale-en bidez-(e)k
> idatzi du:
> 
> Kaixo Mikel,
> 
> 2004. urtearen bueltatik aritu naiz taldean nire ekarpentxoak egiten
> eta garai hartako "ni" horri begiratuta, neurri batean uler dezaket
> zure mezuan aipatzen duzun legitimitate behar hori sentitzea. Nire
> aurretik ere beste batzuk bazeuden eta ez zen bat-batekoa jakitea
> taldekide izatea zer zen, nire ahotsa zenbaterainokoa zen
> baliagarria,
> etab.
> 
> Baina spoiler alert: Librezale horrela izan da, egitura finkorik
> gabe,
> erabat autonomoa, bilgune honetako indibiduoen iritzi eta ekarpenen
> ispilu.
> 
> Ausartuko nintzateke esatera legitimitate beharra agian egituraren
> desegiturak sortzen duela: jendeak askotan beharra dauka beste
> norbaitek esateko zer/nola egin behar den.
> 
> Hau argituta eta zure mezuaren eduki nagusiari helduz, animatu nahi
> zintuzket komentatzen duzun topaketa hori(ek) antolatzera.
> 
> Iraganeko enkontruak izan dira edo asanbladak (gai-ordena batekin[1
> [1 [3]]],
> kideen/garaiko behar zehatzei erantzun asmoz), edo bestelako
> topaketen
> inguruko juntadizoak (adib. Durangoko Azoka).
> 
> Ulertzen dudanagatik, zuk bigarrenak dituzu buruan, baina ez
> derrigor
> gertaera bati lotuta.
> 
> Ez dago zalantzarik taldekideak bildu eta goiz/arratsalde bat
> elkarrekin pasatzea sanoa ez denik; ni izan naizen bilkura denetan
> ondo baino hobeto pasa dut eta ekarpenak egiten jarraitzeko
> indargune
> ere izan dira.
> 
> Zerbait gaineratu banezake, esango nuke jendea biltzeko ez dela
> formalidade handirik behar eta ez dagoela taldekide guztiak bat
> egiteko zain egon beharrik, ze orduan bai jai dugula: arrazoi bat
> edo
> beste tarteko (logistika, konpromisoak, gogo eza...), beti egongo da
> gerturatu ezin den norbait.
> 
> Hau guztia esanda, espero dut komentatzen zenuen blokeo-egoera
> horretan ez sentitzea. Azken batean, ekintzek (eta ez esanek) egiten
> baitute Librezale eta espero dut modu batera ala bestera zuk ere
> zure
> aletxoa jarri ahal izatea.
> 
> Ondo segi,
> Julen.
> 
> [1] https://librezale.eus/wiki/Asanbladak
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
> 
> Links:
> ------
> [1] https://librezale.eus/wiki/Asanbladak
> [2] https://www.saregune.net/eu/
> [3] https://librezale.eus/pipermail/librezale/
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
  _______________________________________________
Librezale mailing list
Librezale a bildua librezale.eus
https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale

Links:
------
[1] https://www.saregune.net/eu/
[2] https://librezale.eus/pipermail/librezale/
[3] https://librezale.eus/wiki/Asanbladak
[4] https://lemmy.eus/post/494831
[5] https://app.rallly.co/invite/NPxynzMjjHXl
[6] https://notas.sindominio.net/p/librezale_irailak_14
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20240831/5fd870fd/attachment.htm>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago