[Librezale] Librezale topaketa(k) 2024
mikelgs a bildua ni.eus
mikelgs a bildua ni.eus
Ast, Abu 15, 19:59:08, CEST 2024
Kaixo berriro, guztioi:
Gaur bukatzen da topaketa eguna(k) aukeratzeko epea eta hementxe ikus
dezakezue nola geratu den: https://app.rallly.co/invite/NPxynzMjjHXl
Badira egun batzuk definitu samar geratu zela:
- Abuztuaren 30ean saio txikia egingo dugu, beraz, Gasteizko Saregune
elkartean. Etor daitezkeenekin telegram txat gela bat daukagu eta bertan
adostuko dugu datozen egunetan, zer egin nahi dugun saio informal
horretan.
- Irailaren 14an ahal dugu gehienok, eta hori izan daiteke topaketa
serioagoa edo Librezale taldearen bilera bat, nahi baduzue. Lekua
norbaitek bere herrian lortu badezake, bikain, ahalik eta goizen
erreserba eginda hobeto. Bestela, iraileko lehen egunetan Gasteizko
lekuren bat erreserbatzen saiatuko naiz. Zer egin ere aurretik adostuko
nuke pixka bat (gai zerrenda bat osatuko nuke, nahi baduzue pad honetan
idazten hasi gaitezke:
https://notas.sindominio.net/p/librezale_irailak_14)
PD: gogoratu, bestalde, irailaren amaieran Errenterian
https://hackmeeting.org/ dagoela baita ere. Ez dakit parte hartzeko
izena eman behar den, baina badaezpada ere abisatzen dut, nik ezingo dut
joan seguru aski.
2024-07-31 22:15 egunean, Mikel , Librezale-en bidez-(e)k idatzi du:
> Kaixo guztioi!
>
> Gaur jaso dut emaila Saregune [2] elkartetik eta konfirmatu didate
> abuztu amaieran posible izango dela beraien lokalean elkartzea (16
> ordenagailu, proiektorea eta arbela dauzkan espazio bat da eta iraila
> baino lehen denez, oraindik hutsik izango dute). Elkarte honekin
> harremana abiatu nahi dudanez, bai edo bai zerbait egingo dut hor.
> Edonola ere, ea jende mordoska bat elkartzeko topaketa eguna
> zehazterik daukagun!
>
> Hemen duzue galdetegia https://rallly.co/invite/NPxynzMjjHXl
> (abuztuaren 15a da betetzeko azken eguna).
>
> Zer egin saio horretan... ez du asko axola, ezta? Parte hartuko
> dugunon artean adostuko dugu. Elkartzea bera da helburu nagusia (eta
> horrek dakartzan onurak, ikasturte osorako).
>
> Abuztu on!!
>
> Mikelgs
>
> PD: gaur beste Mikel bati proposatu diot posta-zerrenda honetan izen
> emateko, mezu hau jaso baduzu, nahi baduzu erantzun eta egin zure
> aurkezpentxo bat! (Hitzak aukeratzeko, jakizu emaila publiko geratzen
> dela eta artxiboan [3] bilatuz edonork irakurri dezakeela gerora ere).
>
>
> 2024-07-25 00:09 egunean, Julen Ruiz Aizpuru , Librezale-en bidez-(e)k
> idatzi du:
>
>> Kaixo Mikel,
>>
>> 2004. urtearen bueltatik aritu naiz taldean nire ekarpentxoak egiten
>> eta garai hartako "ni" horri begiratuta, neurri batean uler dezaket
>> zure mezuan aipatzen duzun legitimitate behar hori sentitzea. Nire
>> aurretik ere beste batzuk bazeuden eta ez zen bat-batekoa jakitea
>> taldekide izatea zer zen, nire ahotsa zenbaterainokoa zen
>> baliagarria,
>> etab.
>>
>> Baina spoiler alert: Librezale horrela izan da, egitura finkorik
>> gabe,
>> erabat autonomoa, bilgune honetako indibiduoen iritzi eta ekarpenen
>> ispilu.
>>
>> Ausartuko nintzateke esatera legitimitate beharra agian egituraren
>> desegiturak sortzen duela: jendeak askotan beharra dauka beste
>> norbaitek esateko zer/nola egin behar den.
>>
>> Hau argituta eta zure mezuaren eduki nagusiari helduz, animatu nahi
>> zintuzket komentatzen duzun topaketa hori(ek) antolatzera.
>>
>> Iraganeko enkontruak izan dira edo asanbladak (gai-ordena batekin[1
>> [1]],
>> kideen/garaiko behar zehatzei erantzun asmoz), edo bestelako
>> topaketen
>> inguruko juntadizoak (adib. Durangoko Azoka).
>>
>> Ulertzen dudanagatik, zuk bigarrenak dituzu buruan, baina ez
>> derrigor
>> gertaera bati lotuta.
>>
>> Ez dago zalantzarik taldekideak bildu eta goiz/arratsalde bat
>> elkarrekin pasatzea sanoa ez denik; ni izan naizen bilkura denetan
>> ondo baino hobeto pasa dut eta ekarpenak egiten jarraitzeko
>> indargune
>> ere izan dira.
>>
>> Zerbait gaineratu banezake, esango nuke jendea biltzeko ez dela
>> formalidade handirik behar eta ez dagoela taldekide guztiak bat
>> egiteko zain egon beharrik, ze orduan bai jai dugula: arrazoi bat
>> edo
>> beste tarteko (logistika, konpromisoak, gogo eza...), beti egongo da
>> gerturatu ezin den norbait.
>>
>> Hau guztia esanda, espero dut komentatzen zenuen blokeo-egoera
>> horretan ez sentitzea. Azken batean, ekintzek (eta ez esanek) egiten
>> baitute Librezale eta espero dut modu batera ala bestera zuk ere
>> zure
>> aletxoa jarri ahal izatea.
>>
>> Ondo segi,
>> Julen.
>>
>> [1] https://librezale.eus/wiki/Asanbladak
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.eus
>> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
> Links:
> ------
> [1] https://librezale.eus/wiki/Asanbladak
> [2] https://www.saregune.net/eu/
> [3] https://librezale.eus/pipermail/librezale/
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago