[Librezale] Nextcloud itzulpenaz
Txopi
txopi a bildua ikusimakusi.eus
Al, Api 29, 18:39:09, CEST 2024
24/4/29 08:27(e)an, Mikel , Librezale-en bidez igorleak idatzi zuen:
> Kaixo Gontzal eta Librezale taldeko guztioi:
>
> Gai hau etenda zegoela eta ahazteko asmoa nuen, baina espero ez nuen
> email bat jaso nuen ostiralean. Hemen itsasten dizuet, Librebit
> enpresako Carlosek bidali zidana:
[...]
> Beraz, posta-zerrenda honetan bere emaila partekatuko nizuela esan nion
> eta aste honetan zehar erantzungo diodala.
[...]
Kaixo:
Nik berdina pentsatzen jarraitzen dut. Administrazio publikoaren zikloak
software librearen oso bestelakoak dira. Une batean dirua jarri nahi
dutela erabakitzen dute baina gero ez dute gaiaren jarraipenik egiten,
ez dakite bertsio berririk aterako den, ez dute euskaratutakoa
mantentzeko konpromisorik hartzen... Mikelek bere email batean azaldu
zituen, beraz ez naiz errepikatuko.
Badaude pertsonak eta enpresak komunitatetik kanpoko bultzada horiek
baliatzen dituztenak. Ondo, bakoitza nahi duena egiteko librea da, nola
ez. Librezale bultzada horietatik kanpo mantendu da orain arte, nahita;
agian interes ekonomikoetatik urrunduta aritzeak lagundu gaitu, beste
zenbaitek ez bezala, 20 urte baino gehiagoz irauten.
Jakina da Librezaleko kideok proiektuak mantentzen saiatzen garela,
jarraipena ematen eta ezin badugu lekukoa pasatzen eta abar. Librezale
ezagutzen duten askok eta askok badakite gure ezaugarria dela. Euskaldun
eta ez euskaldun guzti horiek, NextCloud euskaratuko dugula edo berau
euskaratzen lagunduko dugula jakitean, beste proiektu batzuk euskaratzen
ditugun moduan egingo dugula pentsatuko dute, komunitatea erabiliz eta
gero euskaratuta mantentzeko indarrarekin. Proiektu hau ez da hala
izango. Salbuespena egingo dugu? Zeintzuk dira norabide aldaketa hori
justifikatzen duten arrazoiak?
Ondo izan,
Txopi.
OHARRA: Game Erauntsian era guztietako ekimenak aurrera ateratzeko
pertsona bat behar dute (oraindik ez da aurkezteko epe-muga heldu!):
https://gamerauntsia.eus/bloga/lan-eskaintza-game-erauntsia-2024/
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago