[Librezale] Nextcloud itzulpenaz

mikelgs a bildua ni.eus mikelgs a bildua ni.eus
Al, Api 29, 08:27:47, CEST 2024


Kaixo Gontzal eta Librezale taldeko guztioi:

Gai hau etenda zegoela eta ahazteko asmoa nuen, baina espero ez nuen 
email bat jaso nuen ostiralean. Hemen itsasten dizuet, Librebit 
enpresako Carlosek bidali zidana:

Bos días, Egun on:

He estado antes de ayer en el Enterprise Day con la gente de Nextcloud 
en Munich y, entre otras cosas, les he comentado el gran trabajo que 
hacéis en materia de traducción.

He hablado con varias personas y finalmente Andy Scherzinger ha tomado 
unas notas de lo comentado con él. Pero creo que vosotros tenéis más 
claro vuestras exigencias en cuestión de traducción. Les he comentado 
que sin vuestro esfuerzo, no podría haber sido tan valorado 
positivamente el Nextcloud en Euskadi o en Galicia.

Mi idea es que comentéis lo que necesitéis para sentiros a gusto en la 
traducción y mantener vuestro trabajo. Ya sea donaciones a otras 
organizaciones que comentaba Mikel, como reconocimiento del gran trabajo 
que comentaba Miguel.

Lo que os pediría son acciones "concretas" ya que son alemanes, y ya me 
costó que entendieran algo de lo que necesitáis.

Por favor, brainstorming a tope y luego creamos un hilo con Andy para 
contrastar con Nextcloud.

¡¡Muchas gracias!

Erabaki nuen telefonoz hitz egitea berarekin, ez bainuen inoiz egin, eta 
honakoak komentatu ziren telefono deian:

Miguel Bouzada galiziera itzultzaileak sarritan egiten duela lana 
beraiekin eta Xuntaren diru publikoa exijitu ohi duela itzulpenei 
bultzada emateko (bestela paroiak egiten dituela uste dut, 
presionatzeko). Miguel hau da gai hau mugitzen dabilena, berak deitu 
zidan iaz eta galizierarentzat gauzak eskatzeaz gain, euskararena ere 
eskatzen dabilela dirudi.

Nik esan nion (beti esan diodan bezala) pertsonalki ondo iruditzen 
zaidala Miguelek itzulpenagatik kobratzen badu, baina Librezale taldeak 
premisa gisa daukala boluntariotzaz aritzea. Eta ez dela erabaki hutsal 
bat, esperientzia gehiago daukaten kideek azaldu izan didatela zergatik: 
itzultzaile profesional bati esleitzen zaionean, batzuetan softwarea 
euskaratzen duen lehen aldia dela eta okerrago egiten duela; itzulpen 
hori amaitu ondoren, hurrengo eguneraketak euskaratu gabe geratu ohi 
direla; komunitatearen boluntariotza erresilienteagoa dela, norbaitek 
itzulpen bat uzten badu erreleboa pasatzen saiatzen dela, zalantzak 
elkarrekin argitu eta kohesio batekin egiten direla itzulpen guztiak... 
Horrelako gauzak.

Esan nion guk ez dugula nahi Nextclouden dirurik (noski!), izatekotan 
Eusko Jaurlaritzaren diru publiko bat eta ez genukeela guretzat 
erabiliko, baizik eta donazio gisa birbideratu (Nextcloudi adibidez). 
Okurritzen zait dirua jasoz gero Librezalek nextcloud instantzia bat 
jarri lezakeela, itzultzaileontzat adibidez, baina tira, ez dut gai hau 
konplikatu nahi.

Bera hizketan ari zela ulertu nuen EJIErekin sarritan egiten dutela lan 
("están muy contentos con nosotros", "suelen querer que seamos nosotros 
los que hagan los trabajos, aunque las ofertas sean públicas y hay que 
invitar a varios" "a veces se le ha dado el trabajo a otros pero nos han 
subcontratado a nosotros"...). Ba hori, EJIEk nahiago duela 
"konfiantzazko" enpresa galiziar bat, bertakoa baino (sektorean 
lehengusurik ez dute izango-eta). Galdetu nion eta bai, beraiek dablitza 
IRADI [1] garatzen, antza. Aipatu diot Hezkuntzan Librezaleko Iñigo 
Gebarari, behar izanez gero kontaktuan jar daitezen.

Beraz, posta-zerrenda honetan bere emaila partekatuko nizuela esan nion 
eta aste honetan zehar erantzungo diodala.

Amaitzeko. Berak hau esaten du: "Mi idea es que comentéis lo que 
necesitéis para sentiros a gusto en la traducción y mantener vuestro 
trabajo." eta "Lo que os pediría son acciones "concretas"" eta "Por 
favor, brainstorming a tope y luego creamos un hilo con Andy para 
contrastar con Nextcloud"(?)

Egun pare bat barru idatziko diot eta (berriro) esango diot guk berdin 
egingo dugula itzulpena dirua egon ala ez. EAEko diru publiko bat 
guregana bideratzea lortuko balu (Librezaleren kontu korrontera edo 
niri, berdin zait, ze kontuak garbi komunikatuko nituzke hemen) orduan 
donazio bat egingo genukeela (Nextcloudi berari, seguru aski) eta listo.

Hau da hau, itzulpenarekin aurrera egiteko denborarik ez eta honetarako 
erabiltzen...

Aste ona izan!

Mikelgs

2024-03-16 15:34 egunean, Gontzal M. Pujana-(e)k idatzi du:

> Arratsalde on Mikel,
> 
> 1. Pena da enpresak komunikazioa eten izana, baina beno, azkenean
> gertatzen diren gauzak dira eta Librezalek ez zuen dirua nahi berez.
> Berririk baduzu, esaiguzu mesedez.
> 
> 2. Ni naiz Thadah ezizenez doana, baina Nextclouden itzulpena (eta
> itzulpenak orokorrean) alde batera utzita dauzkat tamalez. Hilabete
> nahiko katolikoak izan dira niretzat lana aldatzeagatik ta beste
> arrazoi pertsonalengatik. Nextclouden itzulpena momentu honetan nahiko
> abandonatuta dagoela esango nuke, baina laster itzultzeko ideia
> daukat.
> 
> 3. Reviewa egiteko kate gehienak itzulita egon arte itxarongo nuke.
> Askotan ikusi dut onartuta dagoen itzulpen bat aldatu nahi izatea (igo
> eta kargatu arteko eztabaida etortzen zait burura) eta ezin izatea
> aldaketa hauek egiteko baimenak dituena proiektua utzi duelako
> (berriro, Xabier Aramendiren qBittorrent itzulpen onartuak etortzen
> zaizkit burura). Agian pertsona gehiagori reviewer baimenak ematea
> izan daiteke soluzioa. Honek beste arazo batzuk dakartza, itzultzaile
> batek bere kateak onartzea, adibidez, baina beno, aldatu ezin
> daitezkeen itzulpenak edukitzea baino hobeagoa iruditzen zait.
> 
> Agur bat,
> Gontzal Pujana
> 
> -------- Original Message --------
> On 24/3/16 08:20, Mikel , Librezale-en bidez <librezale a bildua librezale.eus> 
> wrote:
> 
>> Kaixo guztioi,
>> 
>> Gauza batzuk komunikatu eta galdetu nahi ditut:
>> 
>> 1.- Galizian badago enpresa bat (Librebit - GNU/Linux Experts) 
>> software
>> libre zerbitzuak ematen dituena edo. Beraiekin lan egiten du batzuetan
>> Miguel A. Bouzada izeneko galiziera itzultzaileak (itzulpenengatik
>> kobratu ohi duela uste dut). Iaz Miguelek idatzi zigun (Librezaleren
>> topaketaren batean egongo zen, Julen gogoratzen omen zuen), abisatuz
>> EAEko administrazio publikoak Nextcloud dela eta enkargu bat egingo
>> zuela, agian diru bat egongo zela euskara itzulpenerako...
>> Posta-zerrenda honetan pixka bat hitz egin ondoren adostu zen diru
>> publiko hori jasotzeko prest egotea (eta gero norabait donazio gisa
>> bidaliko genuela). Aurrekontu bat eskatu zidaten enpresa horretatik 
>> eta
>> bidali nien, baina komunikazioa eten egin zen eta ez da horrelako ezer
>> gauzatu. Beraz, gaia ahaztu dezakegula esateko idazten dut. 
>> Nobedaderik
>> balego, komentatuko nuke hemen.
>> 
>> 2.- Nextcloudeko euskara itzultzaile aktiboena Thadah D. Denyse da 
>> gaur
>> egun. Make Irigoienek eta nik erritmo motela daukagu normalean. Kontua
>> da Nextcloud proiektu handia dela eta itzultzeko lerroak handituz
>> doazela: 3,726 lerro itzultzeke une honetan. Ez dut uste Nextcloudek
>> euskara itzulpena abandonatutzat jo eta hizkuntza kentzeko
>> arriskurik-edo dagoenik. Ez zait iruditzen ezta ere Nextcloud 
>> erabiltzen
>> dugunean ingeles asko agertzen denik. Baina abisatu nahi nuen lana
>> pilatzen ari dela. Pertsonalki, aspaldi konturatu nintzen ez dudala 
>> asko
>> balio bakarkako lan honetarako, erresistentzia gutxi daukat. Saiatuko
>> naiz astero ordu pare bat sartzen, baina abisatu nahi nuen egoera zein
>> den. Norbaitek itzultzen hasi nahi badu, abisatu, uste dut zalantzak
>> komentatuz ni neu ere gehiago aktibatu eta lan gehiago egingo nukeela.
>> Langilea banaiz, baina berritsua lehenengo...
>> 
>> 3.- Review egin behar zaie kateei Transifex-en, itzuli ondoren. Hau 
>> da,
>> ondo itzulita daudela esan eta horrela gero ezin ditu edozein
>> itzultzailek berriro ukitu. Hori egiten hasi nintzen udaran, baina
>> kateak banaka irakurriz, ulertu eta berrikusita bezala uzten nituen. 
>> Lan
>> handia da, itzultzea bezainbeste ia. Badago aukera pakete osoak 
>> hautatu
>> eta bertako lerro guztiak errebisatuta daudela esateko. Paketeei
>> begiratu orokor bat eman eta hori egiten badiet ondo iruditzen zaizue?
>> Itzulpen maila baloratzeko orduan errebisatuta lerro asko egotea
>> baloratzen dute Nextcloudekoek, uste dut. Gero akatsen bat baldin 
>> badago
>> Librezale txat gelan norbaitek abisatzen duenean gustura joaten naiz
>> bilatu eta zuzentzera, hori ez zait hainbeste kostatzen. Edo
>> errebisatzeko lana alde batera utzi eta itzultzeko erabili beharko 
>> nuke
>> denbora?
>> 
>> Eskerrik asko,
>> 
>> Mikelgs
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.eus
>> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale


Links:
------
[1] https://peertube.eus/w/sdubQTH4PSZvA6kyTLwtfB
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20240429/5c3f8669/attachment.htm>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago