[Librezale] Common Voicen kontua sortzea

JLasa gnaizena a bildua gmail.com
Or, Urr 27, 00:03:08, CEST 2023


Kaixo Txopi,

badaezpada berriro probatu dut baina lehen bezalaxe, ez dabil. Eta jende
gehiagok ere gauza bera dio. Hamabost minutu igaro baino lehen berresten
dugu helbidea eta web arakatzaile berberetik, baina ez dabil. Baina "Login
with Firefox" probatu dut eta hauxe izan daiteke irtenbide egokia, izan ere
nahi duzun helbide elektroniko bat eta pasahitz bat besterik ez dizkizu
eskatzen eta kontua erraz-erraz sortzen duzu horrela. Baina bai, zuzenean
helbidea jarrita ez funtzionatzeak jendea aldenarazi dezake.

Gero arte

Txopi <txopi a bildua ikusimakusi.eus> igorleak hau idatzi zuen (2023 urr. 26, Osg
00:08):

> Kaixo, Jabier:
>
> Proba bat egin dut oraintxe bertan eta aipatzen duzun prozesu hori
> inolako arazorik gabe egin dut. Kontuan izan jasotzen duzun email
> horretan hau dioela:
>    Please sign in using the same web browser that you used to generate
>    this link. The link will expire in fifteen minutes.
>
> Ez da izango 15 minutu baino gehiago pasa dela eposta jaso duzuenetik
> baieztapen urrats hori egin duzuenera arte? Edo izena gailu batetik egin
> duzuela eta epostako esteka ireki beste batetik?
>
> Mezuan dio nabigatzaile berarekin egin behar dela eta 15 minutu baino
> gutxiagoko epean.
>
> Saiatu berriz badaezpada eta ondoren esaguzu.
>
> Eskerrik asko Common Voicen parte hartzeagatik,
> Txopi.
>
> OHARRA: mesedez, mezu hau erantzuten baduzu gogoratu
> librezale a bildua libreza.eus hartzaile modura jartzea. Era horretan, naiz eta
> zu posta-zerrendara ez harpidetu, Librezaleko kideok zure berri izango
> dugu.
>
> 23/10/25 22:58(e)an, JLasa , Librezale-en bidez igorleak idatzi zuen:
> > Kaixo Librezaleok,
> >
> > erakunde bateko pertsona guztiei Gaitu proiektuan parte hartzea
> > proposatu behar diegu eta prestaketa lanetan gabiltza. Common Voice-n
> > izena modu erraz batean emateko aukera nahi dugu. Hainbat proba egin
> > ditugu Common Voice-n kontua sortzen eta norberaren helbide elektroniko
> > bat sartuta (gmail ez dena) kontua ezin dela sortu ikusi dugu: helbidea
> > idazten duzu eta "Bidali mezua" sakatzen duzu, ondoren mezu bat iristen
> > zaizu postontzira eta mezu horretan dagoen estekan sakatuta berriro
> > lehengo web orrialdera zaramatza eta han berriro helbide elektronikoa
> > sartu behar duzu eta berriro lehengoa. Aldiz izena emateko toki horretan
> > Google, Firefox eta Github kontuak erabiltzeko aukera dago eta
> > Google-rekin probatu dugu eta ondo sortzen du kontua. Nire galdera da ea
> > Google, Firefox eta Github horiek erabili gabe, norberaren edonolako
> > helbide elektroniko batekin kontua ezin al den sortu. Ezin bada,
> > jendeari zaildu egiten zaio eta ez parte hartzeko arrazoi bat izan
> daiteke.
> >
> > Zuen erantzunaren zain, eskerrik asko
> >
> > Jabier
> >
> >
> > _______________________________________________
> > Librezale mailing list
> > Librezale a bildua librezale.eus
> > https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20231027/72951404/attachment.htm>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago