[Librezale] Common Voicen kontua sortzea

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Ast, Urr 26, 00:08:44, CEST 2023


Kaixo, Jabier:

Proba bat egin dut oraintxe bertan eta aipatzen duzun prozesu hori 
inolako arazorik gabe egin dut. Kontuan izan jasotzen duzun email 
horretan hau dioela:
   Please sign in using the same web browser that you used to generate
   this link. The link will expire in fifteen minutes.

Ez da izango 15 minutu baino gehiago pasa dela eposta jaso duzuenetik 
baieztapen urrats hori egin duzuenera arte? Edo izena gailu batetik egin 
duzuela eta epostako esteka ireki beste batetik?

Mezuan dio nabigatzaile berarekin egin behar dela eta 15 minutu baino 
gutxiagoko epean.

Saiatu berriz badaezpada eta ondoren esaguzu.

Eskerrik asko Common Voicen parte hartzeagatik,
Txopi.

OHARRA: mesedez, mezu hau erantzuten baduzu gogoratu 
librezale a bildua libreza.eus hartzaile modura jartzea. Era horretan, naiz eta 
zu posta-zerrendara ez harpidetu, Librezaleko kideok zure berri izango 
dugu.

23/10/25 22:58(e)an, JLasa , Librezale-en bidez igorleak idatzi zuen:
> Kaixo Librezaleok,
> 
> erakunde bateko pertsona guztiei Gaitu proiektuan parte hartzea 
> proposatu behar diegu eta prestaketa lanetan gabiltza. Common Voice-n 
> izena modu erraz batean emateko aukera nahi dugu. Hainbat proba egin 
> ditugu Common Voice-n kontua sortzen eta norberaren helbide elektroniko 
> bat sartuta (gmail ez dena) kontua ezin dela sortu ikusi dugu: helbidea 
> idazten duzu eta "Bidali mezua" sakatzen duzu, ondoren mezu bat iristen 
> zaizu postontzira eta mezu horretan dagoen estekan sakatuta berriro 
> lehengo web orrialdera zaramatza eta han berriro helbide elektronikoa 
> sartu behar duzu eta berriro lehengoa. Aldiz izena emateko toki horretan 
> Google, Firefox eta Github kontuak erabiltzeko aukera dago eta 
> Google-rekin probatu dugu eta ondo sortzen du kontua. Nire galdera da ea 
> Google, Firefox eta Github horiek erabili gabe, norberaren edonolako 
> helbide elektroniko batekin kontua ezin al den sortu. Ezin bada, 
> jendeari zaildu egiten zaio eta ez parte hartzeko arrazoi bat izan daiteke.
> 
> Zuen erantzunaren zain, eskerrik asko
> 
> Jabier
> 
> 
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago