[Librezale] Gaitu proiektua

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Lar, Aza 4, 14:20:40, CET 2023


Kaixo, Aitor:

Marko Txopitea naiz, Txopi. Eskerrik asko zure mezuagatik.

Ni Bizkaian nago, baina badira Gasteizen bizi diren Librezaleko kideak. 
Kontua da Librezalen gauza desberdinak egiten ditugula eta Common 
Voiceko hau (Gaitu) horietako bat dela. Ea posta-zerrenda honetan dagoen 
Gasteiztarren bat animatzen den antolatu nahi duzuen ekitalditxo 
horretan laguntzen.

Bestela, nik neuk lagun diezazueket. Bideobilera batzuk egin ditzakegu 
zalantzak argitzeko eta ekitaldia diseinatzen laguntzeko eta ziurrenik 
data heltzen denean gutako bat edo batzuk bertaratu ahal izango dugu (ni 
edo beste norbait).

Ondo iruditzen zaizu?

Ondo izan,
Txopi.

23/11/2 12:43(e)an, Etxebarria Zamora, Aitor , Librezale-en bidez 
igorleak idatzi zuen:
> Kaixo, eguerdi on!
> 
> Sinaduran irakur dezakezuen moduan, Eusko Legebiltzarreko Hizkuntza 
> Normalizazio teknikaria naiz.
> 
> Aztertzen ari gara gure etxean Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruan 
> (abenduaren 1ean edo 4an, 3a igandea baita) GAITU aplikazioaren inguruan 
> antolatu ekitalditxo bat.
> 
> Horretarako erreferentzia moduan hartu dugu ekainaren 21ean Jaurlaritzan 
> egin zena. Jakin badakigu bertan parte hartu zuela zuen elkarteko kide 
> den  Mario Txopiteak. Berarekin edo zuetako beste batekin jarri nahi 
> dugu kontaktuan ea zer nolako aukerak egongo liratekeen hemengo ekitaldi 
> horretan parte hartzeko. Eskertuko genizuke, beraz, mezu honi erantzutea 
> eta harremanetan jartzeko pertsonaren posta-helbidea edo telefonoa pasatzea.
> 
> Besterik gabe, zuen erantzunaren zain geratzen gara. Bitartean, ondo segi.
> 
> Aitor Etxebarria
> 
> Hizkuntza Normalizazio teknikaria
> 
> Eusko Legebiltzarra (945004235)
> 
> Nirekin, nahi baduzu, euskaraz egin dezakezu
> 
> Ahobizi | Euskaraldia
> 
> 
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago